Abisu horian dago Araba muturreko beroagatik eta baso-sute arriskuagatik
Euskal Herria astindu duen bero bolada historikoa ondo gogoan dugula oraindik, sargoria bueltan edukiko dugu asteburuan, zehazki, igandean. Tenperatura maximo altuak izango direla eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak beroagatik abisu horia ezarri dute egun horretarako.
Abisua Araba osoan, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Nafarroa ia guztian (Kantauri isurialdea salbu) egongo da indarrean. Beroenak 36-38 ºC-koak izango dira. Halaber, beroak eta hezetasun maila baxuak eraginda, Arabako Errioxan eta erdialdean baso suteak egoteko arriskuagatik abisu horia ere ezarri du Jaurlaritzak.
Igandean beroa izango da protagonista, giro udatiarrarekin. Termometroak 35-39 ºC-ra igoko dira barnealdean. Kostaldean jasangarriagoak izango dira tenperaturak, beroenak, 28-30 ºC ingurukoak. Zeruak garbi-garbi egongo dira, Kantauri isurialdean eta gauean behe-hodeien bat ager badaiteke ere. Hasieran, haizeak hego-ekialdetik joko du; kostaldean, ipar-ekialdetik finkatuko da goizean, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du.
Beroagatik ezarritako abisuak 13:00etatik 21:00etara egongo dira indarrean, eta ia Euskal Herria osoari eragingo diote (kostaldea bakarrik libratuko da). Horrez gain, ia Araba osoa (Aiaraldea kenduta) abisupean egongo da baso suteak egoteko arrisku "altua" dela eta.
Tenperaturak 40 graduren bueltan ibiliko dira Arabako zenbait eremutan, eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik.
Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, 13:00etatik 21:00etara tenperatura maximoak 38 graduren bueltan ibili litezke Ebroko ardatzean; 37 bat graduan, trantsizio gunean eta 36 graduren bueltan, barnealdeko eremu kantabrikoan.
Tenperaturak behera joango dira pixkanaka mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera, haizeak iparreranzko joera hartu ahala. Tenperaturaren jaitsiera hori 15:00ak eta 17:00ak bitarte gertatuko da barnealdeko eremu kantabrikoan; 18:00ak eta 19:00ak bitarte, trantsizio gunean eta 20:00ak eta 21:00ak bitarte, Ebroko ardatzean.
Era berean, 13:00etatik eta gauerdira arte, baso sute arrisku handia izango da trantsizio gunean eta Ebroko ardatzean tenperatura altuak direla eta, eta abisu horia aktibatuko dute.
Asteleheneko aurreikuspenari dagokionez, zerua hodeitsu egongo da, Kantauri isurialdean oso tarte hodeitsuak eta euri leuna ager daitezkeelarik. Hala ere, ostarteak zabalduko dira erdiko orduetan, eta ez da oso hodeitsu egongo Arabako hegoaldean.
Tenperatura minimoetan igoaldi arina nabarituko dugu, eta maximoak nabarmen jaitsiko dira kostaldean eta are gehiago, barnealdean. Haizea, berriz, leuna izango da, iparretik ipar mendebalderakoa.
Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.