Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute ekainaren 4an, Arrotxapean, izandako sexu-erasoa egotzita

Instrukzio-epaitegiak behin-behineko espetxealdia ezarri dio. Delitu zantzuak daudela uste du epaileak, salatzailearen azalpenak kontuan hartuta; izan ere, emakumeak gertakarien xehetasunak eman ditu.

Iruñeko Udaltzaingoak Arrotxapea auzoan, ekainaren 4an, izandako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen ostegunean. Ostiral honetan epailearen esku utzi dute. Epaileak kartzelara bidali du, behin-behineko espetxealdia ezarrita.

Ebazpenean, instrukzio-epaitegiak ikertua espetxera bidaltzea erabaki du, sexu-eraso delitua leporatuta. 6 eta 12 urte arteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete. Hala ere, erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.

Delitu zantzuak daudela uste du epaileak, salatzailearen azalpenak kontuan hartuta; izan ere, emakumeak gertakarien xehetasunak eman ditu. "Ezetz esan zion, eta laguntza eskatu zuen, baita aurre egin ere; baina salatuak indarkeria erabili eta lurrera bota zuen, eta indarrez heldu zion, baita lepotik ere" sexu-erasoa aurrera eramateko, epaileak azaldu duenez.

Horregatik, behin-behineko espetxealdia ezartzea adostu du, delitua eta zigorrak larriak izan daitezkeelako. Gainera, salatua atzerritarra da, eta ez du batere errorik Espainian, erantsi duenez.

Era berean, biktima babesteko neurri egokia dela adierazi du epaileak, eta Fiskaltzak zein akusazio partikularrak eskatu dute. "Defentsak proposatutako neurriek", ostera, "ez dute ikertuaren presentzia modu berdinean bermatzen", argudiatu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X