donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santa Klaran bainatzea debekatu dute astelehenera arte, ontzi batek Kontxan eragindako gasolio isuria dela eta

Barruan zazpi pertsona zeramatzan ontzi bat hondartu da bart gauean Donostiako badian, gasoil isuria eraginda.
Santa Klara uhartea. Argazkia: Eneko Perez
Santa Klara uhartea. Argazkia: Eneko Perez

Bart gauean Donostiako Kontxako badian hondartu den laketontzi batek gasolio isuria eragin du, eta udal autoritateek Santa Klara uharte inguruan bainatzea debekatu dute. Zazpi pertsona zihoazen ontzi barruan, eta onik eraman dituzte itsasertzera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek larunbat honetan jakitera eman dutenez, ostiraleko 23:00ak aldera, barruan zazpi pertsona zeramatzan yate txiki bat gehiegi hurbildu zen Haizearen Orraziko hondo gutxiko eremura, Donostiako badiako muturretako batean, eta harkaitzetan hondartu zen.

Larrialdi zerbitzuei gertatutakoaren berri eman ostean, Gurutze Gorriko itsas salbamendurako langileak bertaratu ziren, eta hurbilen eta irisgarrien zuten itsasertzera eraman dituzte istripua izandako ontzian zihoazen zazpi pertsonak. Ontzia, berriz, partzialki hondoratuta gelditu da lekuan.

Miguel Angel Diez Donostiako hondartzen zinegotzi arduradunak sare sozialetan iragarri duenez, ontziaren eta hondo arrokatsuaren arteko talkak "gasoil apur bat" galtzea eragin du, eta ondorioz bandera gorria ezarri dute, bainatzea debekatzen duena, hurbileko Santa Klara uhartean.

Bereizgarria astelehenera arte egongo da gutxienez, eta ordurako aurreikusi dituzte istripua izandako yatea bertatik ateratzeko lanak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X