Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak 36 eta 37 urteko bi gizon atxilotu ditu, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita, hurrenez hurren.
Aurreneko atxiloketa iragan ostiralean egin zuten. Gizona etxebizitza batean atxilotu zuten bikotekidea jipoitzea leporatuta.
Bigarrena bikotekideari kalean bertan eraso egin ondoren atxilotu zuten, Udalak astelehen honetan ohar batean jakitera eman duenez.
Bestalde, 31 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu abusu eta eraso delituak egotzita. Izan ere, ukituak egin zizkion emakume bati taberna batean, eta jarrera aurpegiratu zion lokaleko atezaina ere kolpatu zuen ondoren.
Igande goizaldean izan ziren gertakariok; Gasteizko Alde Zaharreko ostalaritza lokal batean dantzan ari zen emakume bati ukituak egin zizkion 31 urteko atxilotuak, Gasteizko Udalak ohar batean jakitera eman duenez.
Lokaleko atezainak egindakoa ikusi zuen, eta arreta deitu zion jarreragatik. Ohartarazpenen aurrean, emakumeari ukituak egiten ari zitzaizkion gizona eta harekin zihoazen beste hiru pertsona atezainari erasoka hasi ziren.
Lokaletik atera ostean, inguruetan aurkitu eta atxilotu zituzten lau gizonak, biktimek San Frantzisko Aldapan zaintzan ari zen patruila baten aurrean gertatutakoa salatu ostean.
Lehen gizonari, 31 urtekoari, sexu abusu eta eraso delituak egotzi dizkiote; eta beste hirurei, 25 eta 27 urte artekoak, eraso delitua.
Zure interesekoa izan daiteke
Maliko errefuxiatuek Gasteizko kaleetan ematen dute gaua, muturreko hotzarekin eta aldi baterako irtenbide gabe
Negu gorriko giro betean, norbaitek entzun eta irtenbide bat ematea besterik ez dute nahi, bizitza berri bat hasi ahal izateko, gerratik eta mehatxuetatik urrun.
Gizon bat atxilotu dute Malagako etxebizitza batean bikotekide ohia hiltzea egotzita
Rincon de la Victoria udalerriko bizilagunek liskar bat izan dela ohartarazi dute 10:20 aldera. Agenteak bertaratu direnean, hilda topatu dute 60 urteko emakumea, indarkeria zantzuak zituela.
Familia eta lagun asko Urkiolara gerturatu dira, sasoiko lehen elurteaz gozatzeko asmoz
Eguzkiak giroa zertxobait berotu du, baina tenperatura baxuekin esnatu gara larunbat honetan ere. Inork ez du galdu nahi izan zuriz jantzitako paisaia ikusteko aukera.
Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute
Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.
Aita santuak Cadizko gotzainaren dimisioa onartu du, sexu-abusuen ikerketaren berri zabaldu eta gutxira
Zornozak duela 15 hilabete aurkeztu zuen uko egitea, erretiro adina bete zuenean, baina orain jaso du erantzuna, pederastia akusazioa filtratu ostean.
Lekeition pisu turistiko bat okupatu zuen familiak etxea utzi du
Hiru egunerako alokatu ostean, hilabete eman dute bertan bizitzen, aterpea lortu duten arte. Jabeek salatu dute kalteak eragin dituztela.
Hilda aurkitu dute Urbiako zelaietan bilatzen ari ziren artzaina
EITBk jakin duenez, txakurrak berak markatu die erreskatatzaileei artzaina non zegoen. Gorpua elurpean zegoen.
Larunbat honetan ekin diete berriro Aizkorri mendian desagertutako artzaina bilatzeko lanei
77 urteko artzainaren txakurra eta artaldea ostiralean aurkitu zituzten, baina ez dago artzainaren arrastorik.
Basauriko eskola-menu batean zizare bat agertu dela salatu dute
Basozelai Gaztelu ikastetxeko Guraso Elkarteak eskola-jantokien eredu berri bat eskatu du, egungo menuak "kalitate eta kantitate eskasekoak" direla iritzita.
GazteChange ekimenak haurren eta nerabeen eskubideak babestearen garrantzia ikusaraziko du gaur arratsaldean Bilbon
Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan egingo da topaketa honen zazpigarren edizioa, UNICEF Euskadiko Batzordeak eta Lagunarte elkarteak antolatuta, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.