eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro eguzkitsua datorkigu abuztuko lehen asteburuan

Epel egongo da oro har, barnealdeko zenbait puntutan udako beroa egingo duen arren.
Ekiloreak Kanpezun (Araba). Argazkia: Javier Lana Zuñiga
Ekiloreak Kanpezun (Araba). Argazkia: Javier Lana Zuñiga

Abuztua ondo estreinatzeko, tenperaturen gorakadarekin abiatuko dugu asteburua Euskal Herri osoan, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Hala, tenperatura maximoak epelak izango dira oro har, 30 ºCen azpitik; barnealdean, berriz, beroagoak.

Larunbatean tenperaturak gora egingo du berriro. Barnealde osoan maximoak 30 ºC-tik gora egongo dira eta Nafarroa hegoaldean, berriz, 35 ºC-ren bueltan; kostaldean 30 ºC-tik behera geratuko dira.

Zerua hodei gutxirekin egongo da; goizean behe-hodei batzuk izan daitezke ipar partean eta arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira barnealdean. Ez da baztertzen arratsaldean eta barnealdean ekaitzen bat izan daitekeenik. Arratsaldean, berriz, ipar-haizea ibiliko da.

Igandean giro eguzkitsua eta beroagoa izango dugu. Goizean zeruan hodei gutxi izango dira, arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira, eta baliteke egunaren amaieran barnealdean ekaitzak jotzea.

Ipar-haizea ibiliko da berriro eta, hala, kostaldean 30 ºC azpitik geratuko da tenperatura. Gainerako zonaldeetan, ordea, gehiago berotuko du.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X