21 urteko gazte bat atxilotu dute Alonsotegin, etxebizitza bati su ematea egotzita
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Alonsotegin (Bizkaia), bertako etxebizitza bati su ematea leporatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Ostiral honetako 11:00ak aldera, Alonsotegiko etxebizitza batean bertaratu da Ertzaintza. Antza, alokairu-kontratua indargabetuta zutela, etxebizitza uzteari uko egiten diote bizilagunek.
Orduan, etxe barruan zeuden hainbat gizonezko zenbait objektu apurtzen hasi dira, eta horietako batek, gazte batek, zenbait altzairu leihotik bota ditu, tartean, butano-botila bat. Gainera, ertzainei irainak bota dizkie eta etxea erretzearekin mehatxatu du jabea.
Azkenik, etxetik alde egitea adostu dute eta, joaten ari zirela, gazte horrek ertzain bati aurre egin dio. Hori dela eta, atxilotu egin dute, agintearen aurkako delitua egotzita. Atxilotuak 21 urte ditu, eta aurrekari penalak, eta aske utzi zuten arratsaldearen lehenengo orduetan.
Handik gutxira, sute bat piztu da etxe horretan bertan. Ertzaintza eta suhiltzaileak mobilizatu dituzte, eta ez da zauriturik izan, bai, ordea, kalte material handiak. Ikerketa egin ostean, sutearen egilea goizean atxilotutako gaztea zela ondorioztatu du Ertzaintzak.
Ostiral gauean aurkitu dute Alonsotegin, eta bertan atxilotu. Larunbat goiz honetan epailearen esku utzi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda