Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira gaur kostaldean, baina hegoaldean sargori egingo du
Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira kostaldean, eta barnealdean behera egingo badute ere, jaitsiera ez da horren bistakoa izango. Hala, 35-37 ºC inguruan egongo dira EAEko barnealdean, eta are gorago, 39 ºC-ra arte izango dute Nafarroa erdialdean eta Erriberan.
Hori horrela, beroagatik alerta laranja ezarri du Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak foru erkidegoaren erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan. Ipar Euskal Herrian ere alerta laranja dago muturreko tenperatura altuengatik. Araba ia osoan (erdialdean eta Arabako Errioxan) abisu horia ezarri du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, baita baso sute arriskuarengatik ere. Nafarroa ipar eta erdialdean "muturrekoa" da suteak pizteko arriskua.
Iragarpenaren arabera, tenperaturek behera egingo dute Kantauri isurialdean. Haizeak mendebaldetik joko du kostaldean, eta hegoaldetik, barnealdean; nahiz eta arratsaldean aldatu eta iparraldetik jo.
Tenperatura minimoa 19 gradukoa izango da Donostian eta Iruñean; 20 ºC-koa, Bilbon eta 17 ºC-koa, Gasteizen. Bestalde, 26 graduko tenperatura maximoa espero da Gipuzkoako hiriburuan; 28koa, Bizkaikoan; 37, Arabakoan eta 40, Nafarroakoan.
Larunbatean, zeru garbiak espero dira goizean, baina arratsaldean, hodeiak ugarituko dira eta, litekeena da, ekaitzak sortzea. Tenperaturek behera egingo dute, eta haizeak mendebaldetik joko du kostaldean eta hegoaldetik gainerakoan. Dena dela, Araba erdialdean eta Ebro ondoko eremuan (Arabako Errioxa) abisu horia egongo da indarrean beroagatik eta baso sute arriskuagatik.
Nafarroa oskarbi edo hodei gutxirekin esnatuko da ostiral honetan, baina egunaren azkenean behe hodeiak ugarituko dira ipar-mendebaldean. Eguerdian bero-hodeiak agertuko dira, eta ezin da baztertu han-hemenka zaparradaren bat botatzea edo Pirinioetan ekaitzak jotzea.
Tenperatura minimoek ez dute aldaketa esanguratsurik izango, Erriberan izan ezik, gora egingo baitute. Bestalde, ipar-mendebaldean jaitsi egingo dira.
Tenperatura maximoek, aldiz, nabarmen behera egingo dute Kantauri isurialdean, igo egingo dira hego-mendebaldean, eta gainerakoan, ez dute aldaketa handirik izango. Nafarroa erdialdea eta Erribera abisupean egongo dira, 38 ºC-ko maximoak espero baitira.
Haizeak ahul joko du hego eta hego-ekialdetik, eta arratsaldean, ipar eta ipar-mendebaldetik, Foru Erkidegoko hegoaldean zakarrago ibiliko delarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.