Bost emakumek ziztadak salatu dituzte Aste Nagusiko lehen gauean
Bost emakumek ziztadak jasan izana salatu dute Bilboko Aste Nagusiko lehen gauean.
EITB MEDIAk jakin ahal izan duenez, bik salaketak jarri dituzte Ertzaintzaren aurrean, eta beste batek Udaltzaingoaren bulegoetan. Espero da beste biek hurrengo orduetan aurkeztea.
Erasook txosnagunean izan dira, eta biktimen artean ez dago adin txikikorik.
Jaia lehertu zen atzo hiriburu bilbotarrean, Marijaiarekin batera txupinazoa bota ostean, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondotik.
Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa berriak izatea hurrengo orduetan.
Juan Mari Aburto hiriko alkateak, bere aldetik, adierazi du emakumeak "libre eta festaz gozatzeko prest sentitu behar direla, eta ez txororen bat ideia txarrez etortzeko adi". Alkateak gaineratu duenez, "gizarte osoak parte hartu behar du emakumeen askatasun eta segurtasun sentipen hori bultzatzeko".
ZURE INTERESEKOA IZAN LITEKE: Zer egin sumisio kimikoaren biktima edo kasu baten lekuko izan bazara?
ZURE INTERESEKOA IZAN LITEKE: Kontzertuguneetan lau puntu more paratu ditu Bilboko Udalak
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda