eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroa eta hodeiak, parean abuztuko azken asteburuan

Hodeiak ikusiko ditugu datozen bi egunetan, zaparrada trumoitsuren bat edo beste ere egon litekeelarik, baina udako tenperatura beroak ere izango ditugu protagonista aste amaieran.
Hodeiak eta ostarteak Zarauzko hondartzan. Argazkia. Lorentxo Portularrume Azcue
Hodeiak eta ostarteak Zarauzko hondartzan. Argazkia. Lorentxo Portularrume Azcue

Abuztuari agur esateko, tenperatura udatiarrak datozkigu asteburu honetan, igandean 30 ºCak ere gaindituko dituztelarik. Tarteka, ordea, hodeitsu egongo da, eta zaparrada trumoitsuak ere espero dira.

Hala, Euskalmeten eta EITB Mediaren meteorologia zerbitzuaren arabera, larunbata hasteko laino guneak izango ditugu baina, orduek aurrera egin ahala, urdin guneak nagusituko dira. Goizean goiz barnealdean lainoa sortuko da, iparraldean behe-hodeien hondarrak agertuko dira eta goizaldean zirimiria egin dezake, Kantauri isurialdean bereziki.

Goizean garbitzera egingo du eta eguerditik aurrera atertu, hodeitza gutxitu eta giroa eguzkitsua izango da, soilik bero-hodei batzuk agertuko dira mendi inguruetan. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak udakoak izango dira berriro. Ez du bero handirik egingo, ordea, arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta giro argia espero da denean.

Termometroek 30 ºCen muga gaindituko dute barnealdean, Nafarroan bereziki, eta 25-28 ºC inguruan ibiliko dira maximoak gainerakoan.

Igandean tenperatura igo egingo da eta beroa egingo du. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka harro, eta maximoek 30 ºCak gaindituko dituzte denean. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baina giroa oro har eguzkitsua izango da.

Arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake. Beraz, arratsaldean kostaldean brisa sartuko da eta ekaitzarekin amaituko dugu eguna.

Tenperaturei dagokienez, 34-35 ºC inguruan kokatu litezke maximoak barnealdean, eta 30 ºCtik gertu geratuko dira kostaldean.

Astelehenean ere giro beroarekin jarraitzea espero da, tenperaturak arinki jaitsiko diren arren. Hala, ekaitz giroa izango da egun osoan zehar, arratsaldean bereziki, baina ostarteak ere ager litezke. Hego haizea ibiliko da, eta beste behin 30 ºCetatik gertu ibil gintezke.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X