Suizidioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak suizidio arriskuan dauden 300 pertsona baino gehiago artatu ditu apiriletik

Apirilean Oraintsuko Suizidio-Ahaleginaren Kodea ezarrita kasuak detektatzeaz eta artatzeaz gain, Osasun Sailak Osasun Kontseiluan egindako prebentzio-lana eta depresio-kasuak detektatzeko nerabeen artean egindako baheketak nabarmendu ditu.
Jokabidea suizida duten pertsonei laguntza emateko telefonoa: 024
Jokabidea suizida duten pertsonei laguntza emateko telefonoa: 024. Argazkia: EFE

Lau hilabetean, Osakidetzak suizidio arriskuan dauden pertsonen 300 kasu baino gehiago antzeman eta artatu ditu, apirilaren 26an ezarritako Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodeari esker. Osasun Sailak azaldu duenez, Kodea 2019ko Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategian jasotako neurrietako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren agendan, lehentasuna da.

Suizidioa osasun publikoko arazo nagusietako bat da munduan, heriotza ez naturalaren lehen kausa baita. 2021ean, 148 pertsonak bere buruaz beste egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoan, estatistika ofizialaren arabera. Hala ere, suizidio batzuk ez dira ofizialki erregistratzen, kasuen izaeragatik edo oraindik gizartean dirauen estigmarengatik.

Osasun Sailak nabarmendu du covid-19aren pandemiak "zailtasunak" sortu zituela suizidioa behar bezala prebenitzeko, baina, hala eta guztiz ere, erakundeek koordinatuta eta alor guztietan jarraitzen dute lanean jokabide suizidaren prebentzioan, detekzioan eta atzerapenean eragiteko.

Kodea ezartzeaz gain, beste aurrerapen batzuk nabarmendu ditu Osasun sailak, hala nola Osasun Kontseilua prebentzio lanean inplikatzea, Larrialdiak-Osakidetzak 024 telefonotik bideratutako pertsonei laguntzea, Lehen Arretan nerabeen depresioa prebenitzeko baheketak egitea eta pazientearen segurtasun estrategian suizidioaren prebentzioa txertatzea.

Neurri horiei Hezkuntza arloko protokolo berri bat gehituko zaie. Datorren astean aurkeztuko dute, ikastetxeetan arrisku kasuak detektatzeko.

Osasun Saila EAEko osasun mentaleko estrategia berria prestatzeko lanean ari da, eta suizidioaren prebentzioak lehentasuna izango du.

Pentsamenduak, ideiak edo jokabide suizida izateko arriskurik baduzu, deitu 024 doako telefonora. Jokabide suizida izateko arriskua duen pertsona baten senide edo hurbilekoa bazara, deitu 024 telefonora. Osasun Ministerioaren telefonoa da. Familia-medikuarengana ere joan zaitezke. Larrialdi egoeran bazaude, deitu zuzenean 112 zenbakira.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X