Igande eguzkitsua asteburua amaitzeko
Ostarteak baino gehiago izan dira larunbat honetan euskal zeruetan eta tenperatura maximoak ez dira 20-23 ºCtik pasa, ipar-ekialdeko haizeak gehiago berotzea zaildu baitu.
Orduek aurrera egin ahala, ordea, hodeiek gutxitzera egingo dute, eta arratsalde-gau parterako, ostarte zabalak nagusituko dira.
Igandean, eguna eguzkitsua izango da. Goizean goiz, lainoa sor daiteke barnealdean, baina behin jasotakoan, eguzkia jaun eta jabe izango da eta uda-sasoiko eguarldia izango da lurralde osoan. Arratsaldean eta gauean, hodeiak ugaritu daitezke, baina ez dute beste ondoriorik izango. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka harro, eta tenperaturaren igoera nabarmena nabarituko dugu. Kantauri isurialdean, maximoek 25 ºC-ak erraz gaindi ditzakete.
Astelehenean, tenperaturek beherantz egingo dute, eta zerua estali eta ilundu egingo da asteko lehenengo egunetan.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en eta bidali zure argazkiak.