Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro nahasia eta freskoa izango da nagusi aste hasieran

Hodei ugari espero dira eta zaparrada batzuk botako ditu. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak jaitsiko dira; oro har, ez dira 20 gradutik gorakoak izango.
Euri eguna Bilbon. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Euri eguna Bilbon. Artxiboko argazkia: EITB Media.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astelehenean, tenperaturek beherantz egingo dute, eta zerua estali eta ilundu egingo da.

Zaparrada batzuk botako ditu, batez ere egunaren bigarren partean. Orduan, zaparrada bortitzagoak eta trumoitsuagoak izan litezke.Arratsaldean iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira; oro har, ez dira 20 gradutik gorakoak izango.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en eta bidali zure argazkiak.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X