Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon alaba adingabeari sexu eraso jarraitua egitea egotzita

Atxiloketa goizaldean egin du Udaltzaingoak. Bikotekideak beste kontu batzuengatik jarritako salaketa bat tarteko, ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.

Bilboko Udaltzaingoak 40 urte inguruko gizonezko bat atxilotu du Bilbon alaba adingabeari sexu eraso jarraitua egitea egotzita, El Correo egunkariak gaur jakinarazi duenez. 

Iturrion arabera, Udaltzaingoak atxilotu du gizona, bart goizaldean Zorrotza auzoan. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atxiloketa baieztatu du eta zehaztu bikotekideak beste kontu batzuengatik jarritako salaketa ikertzen ari dela Ertzaintza. 

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du haren espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte biktima bakoitzeko), 10 urtekoa 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik eta bi urtekoa haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40 000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei. .

Gehiago kargatu
Publizitatea
X