Gabonetako argiteria murriztuko dute hiriburuetan, energia aurrezteko
Krisi energetikoaren eztabaida betean iritsiko dira aurtengo Gabonak, eta batean eta bestean hasi dira zenbait neurri aurreratzen. Besteak beste, kaleetako argiteria murriztea erabaki dute hainbat udaletan, energia aurrezte aldera. Bilboko, Gasteizko eta Donostiako udalek, esaterako, ohi baino beranduago piztuko dituzte kaleetako argiak, eta ordutegian ere, aldaketak egingo dituzte.
Bilbon, esaterako, astebete beranduago piztuko dituzte aurten Gabonetako argiak, eta asteburuetan, ordubete murriztuko dute ordutegia. Hala, azaroaren 30etik urtarrilaren 8ra arte egongo dira argiak piztuta, 18:00etatik 22:00etara. Aurreko urteetan ez bezala, aurten, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperatan ere, ordutegi berdina izango dute argiek, eta argiztapena ez da 23:00ak arte luzatuko.
Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, neurri horiek "erantzukizunez eta zuhurtziaz hartu dira", egungo krisi energetikoaren arazoari aurre egiteko. Halaber, gogorarazi du Gabonetan hiria argiztatzen duten argi horiek "LEDak direla, hau da, efizientzia handikoak", eta iaz piztuta egon ziren sei asteen faktura 3.000 euro ingurukoa izan zela.
Gasteizen, bestalde, astebete aurreratuko da Gabonetako argiteriaren pizte data, hiriko dendariek hala eskatuta. Azaroaren 26an aktibatuko dituzte, baina ordutegia murriztuta: ordu bat edo bi ordu gutxiago egongo dira piztuta egunero, eta horrela, % 20 murriztu nahi da energia kontsumoa.
Arratsaldeko 18:00etan argiztatuko dituzte Arabako hiriburuko kaleak 22:00ak arte —aurreko urteetan baino ordubete lehenago—, eta asteburuetan eta abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, 01:00ak arte egongo dira piztuta —aurreko urteetan, 03:00ak arte—.
Donostiako Udalak, berriz, aste barruan murriztu egingo du Gabonetako argiztapenaren ordutegia, eta asteburu eta jai egunetan, aurreko urteetakoa mantendu. Halaber, pizte hasiera data atzeratu egingo dute. Iaz bezala, 410.000 euro bideratuko ditu Udalak aurten argiteriara Gabonetan. Argien eguneko kostu energetikoa 4.000 eurokoa izango da, gutxi gorabehera, orain hamar urte baino % 80 gutxiago.
Bestalde, Iruñeko Udalak betiko datak eta betiko ordutegia mantentzea erabaki du. San Saturnino egunean, azaroaren 29an, piztuko dituzte argiak Nafarroako hiriburuan, eta urtarrilaren 6an itzali. Astelehenetik ostiralera 17:45etik 23:00etara, eta asteburuetan 17:45etik 01:00etara egongo dira piztuta, eta jai egun bezperatan, 17:45etik 02:00etara.
Zure interesekoa izan daiteke
Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain
Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.
Zelan eragingo du trafikoan Itzuliaren gaurko etapak?
Asteazken honetan Basaurin izango du abiapuntua eta helmuga, eta tartean 152,8 kilometro egingo ditu. Etapak eragina izango du trafikoan, besteak beste A-68an.
Gizon bat epaituko dute Gipuzkoan, Errenterian beste bat hiltzen saiatzea eta ospitalean hiltzeko mehatxua egitea egotzita
Fiskaltzak hamar urteko kartzela-zigorra eskatu du auzipetuarentzat, ustez biktima sastatzeagatik eta salatuz gero "lepoa moztuko" ziola ohartarazteagatik.
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
"Erasoen aurrean, autodefentsa feminista" aldarripean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.