Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel): "Erakunde-plana faltan bota dugu egoerak kronifikatu ez zitezen"
1997. urtean Hondarribiko alardean 20 emakumek desfilatu zuten lehen aldiz eta egun, berriz, mila emakume baino gehiago dira Jaizkibel konpainian. Haren kapitaina, Oihana Etxebarrieta, Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan izan da. Herritarren babesa gero eta zabalagoa dela azpimarratu du, izan ere, aurten Kale Nagusian ez dira ohiko plastiko beltzak ikusi.
Alarde tradizionalaren aurrean, Etxebarrietak esan du tradizioa aitzakiatzat erabili izan ohi dela botere-eredu baztertzaileei eusteko. Gainera, denbora honetan apurtutako harremanak berreskuratze aldera, eztabaida sustatzea eskatu die erakunde publikoei.
"Loratzen" jaia larunbat honetako lehen orduetan hasi da, Hondarribiko Alde Zaharrean egindako paseo historiko batekin. Jarraian, Plaza Gipuzkoan bilduko dira herri-bazkaria egiteko eta arratsaldeko kontzertuez gozatzeko.