Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra Zibilaren eta frankismoaren mila hobi komun baino gehiago daude, noiz deshobiratuko zain

Hobi gehienak Aragoin (598), Andaluzian (546) eta Asturiasen (381) daude. Gerra Zibilean eta frankismoan desagertutako 114.000 pertsona ingururen bilaketa lanei bultzada berria eman nahi die Memoria Demokratikoren Lege berriak.
Jaenen aurkitutako hobi komun baten irudia. Argazkia: EFE
Jaenen aurkitutako hobi komun baten irudia. Argazkia: EFE

Gonzalo Queipo de Llano jeneral frankistaren hilotza Makarenako basilikatik ateratzea Espainiako Memoria Demokratikoaren Lege berriaren ezarpenean mugarri bihurtu da. Dena dela, Gerra Zibileko eta frankismoko biktimak dituzten mila hobi komun baino gehiago daude orandik deshobiratu gabe.  

Indarrean sartu berri den Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, 1936ko kolpe militarrean parte hartu zuten buruzagien gorpuak "sarrera publikorik ez duten hilerrietara" eraman behar dituzte, gorazarre-ekitaldiak saihesteko asmoz.

Horrela, Queipo de Llanoren hilotza Makarena basilikatik atera berri dute; Jose Antonio Primo de Rivera Falangeren sortzailea Erorikoen Haranetik ateratzeko izapideak abiatu ditu bere familiak; baita Toledoko Alcazarrean lurperatuta dauden Jose Moscardo jeneralaren eta Jaime Milans del Bosch teniente koronelaren kasuetan.

114.000 desagertu

Izaera sinboliko handia duten deshobiratze horiek gorabehera, Gerra Zibilean eta frankismoan desagertutako 114.000 pertsona ingururen bilaketa lanei bultzada berria eman nahi die Memoria Demokratikoren Lege berriak, lan hori Estatuaren esku espreski utzi baitu.   

Hori lortzeko, Espainia osotik banatuta dauden hobi komunetan lurperatutako gorpuak ateratzea izango da gakoetako bat, eta horretarako Espainiako Gobernuaren inplikazio handiagoa eskatzen dute biktimen senideek.

"Hobietan dauden pertsonen identitateak ikertzeko baliabide gehiago eskaini behar ditu Gobernuak, orain arte lehenetsi dutelako hobi kopurua, horietan lurperatuta zeuden pertsonak ikertzearen aurretik. Eta batez ere, laguntza eske joateko lekurik ez duten familiak artatu behar ditu Gobernuak", salatu du EFEk jasotako adierazpenetan Emilio Silva Memoria Historiakoa Berreskuratzeko Elkarteko presidenteak.

Hobi kopurua, etengabe gaurkotzen

Egun, 2.615 hobi zenbatuta ditu Espainiako Gobernuak, Presidentziarako Ministerioaren webgunearen arabera. Hobi gehienak Aragoin (598), Andaluzian (546) eta Asturiasen (381) daude. Zenbaki horiek etengabe gaurkotzen ari dira, Ministerioaren iturriek diotenez, Erkidegoetatik emandako datuei esker, hain zuzen ere.

2.615 hobi horietatik 531 erabat ala partzialki deshobiratu dituzte, eta beste 259 desagertutzat eman dituzte, dokumentazioa eta lekukotzak izan arren, haren kokapena aurkitzea ezinezkoa egin zaielako.

"Espainiako ia herri guztietan daude hobiak", esan dute Ministerioaren iturriek, "baina kasu askotan inork ez ditu erreklamatu", esaterako, La Barrancan (Lardero, Errioxa) eta San Salvadorren (Oviedo, Asturias).

Espainiako Gobernuak deshobiratze lanak abiatuko ditu "esku hartu gabeko" 1.049 hobietan, eta asmoa izango da 1.200 gorpu aurkitzea eta 1.000 inguru deshobiratzea datorren urtean, 2023ko aurrekontuen programak Memoria Demokratikoari dedikaturiko sailaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X