Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Caparroson, traktore batek harrapatuta

Ostegun arratsaldean jazo da N-121ean.
Atropello mortal en Caparroso (Navarra). Foto: Bomberos de Navarra
Istripu larria Caparroson (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

66 urteko emakume bat hil da ostegunean Caparroson, traktore batek harrapatuta, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Gertakaria 15:15ean jazo da, Iruñea-Tutera N-121 errepideko 57. kilometroan. Bertan, traktore batek oinezkoa harrapatu du, eta ondorioz, azken hori hil egin da.

Tuterako eta Iruñeko Foruzaingoaren Bide Segurtasuneko patruilak bertaratu dira, bai eta Tafallako komisariakoak eta Tuterako Atestatuen sailekoak ere.

Ibilgailua irauli da, eta errepideko zati bat hartu du; hortaz, zirkulaziorako ordezko bidea eman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X