Albiste dira
Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Heteropatriarkatuaren "beldurra eta kontrolaren" aurrean, justizia feminista aldarrikatuko dute A25ean

Indarkeria matxistak har ditzakeen "hamaika formaz" ohartarazi dute feministek, eta gizonei dagozkien ardurak hartzeko eskatu diete. Mugimendu Feministak manifestazioak egingo ditu azaroaren 25ean Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta 26an Baionan.
Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa, Bilbon.
Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa, Bilbon. Argazkia: EFE

Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean indarkeria matxistaren kontra mobilizatzeko deia egin du, Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! lelopean. 25ean manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta, hurrengo egunean, Baionan.

Bilbon egindako prentsaurrekoan salatu dutenez, indarkeria matxistari dagokionez, egoera ez da aldatu azken urtean, eta "sistema heteropatriarkal kapitalistak" emakumeen bizitzak "kolpatzen" jarraitzen ditu.

Indarkeria matxistak har ditzakeen "hamaika formaz" ohartarazi dute, eta horien artean aipatu dituzte jai giroan jasandako erasoak, kontrol sozial "etengabea", beldurrean oinarritutako mezuak eta neurriak eta poliziaren presentzia "neurrigabea". Forma horiek guztiek "berriz ere fokua emakumeongan" jartzen dute.

Gainera, Mugimendu Feminista "nazkatuta" dago indarkeria matxistaren beste formekin, hala nola, "indarkeria instituzionala, lan esparruan jasaten duguna, etxean jasaten duguna eta heteroarautik ateratzearren jasaten duguna".

Horren aurrean, feminismoak urteetan sortutako sareak, elkar zaintzak eta borroka komunak nabarmendu dituzte, gizonak "interpelatu" eta sistema "errotik" aldatzeko bideak eraikitzeko bidean. "Autodefentsa feminista da horretarako dugun tresna eraginkorrena eta antolakuntza feministaz boteretuko gara", esan dute.

Zentzu horretan, gizonei ardurak hartzeko eskatu diete, "azaleko diskurtsoen" aurrean. "Utzi erasotzaile izateari eta konplize izateari. Hartu egoerak eskatzen duen ardura eta erantzukizuna", eskatu dute.

A25eko mobilizazioen kartela. A25eko mobilizazioen kartela.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X