Bilboko Gabonak 2022: Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira eta Erregen Desfilea, bueltan
Bilboko Udalak #BilbaoGabonak ekimena aurkeztu du asteazkenean, 2022ko Gabonetarako. Horren bidez, hemendik urtarrilaren 6ra bitartean, aisialdiko 80 proposamen baino gehiago izango dira Bizkaiko hiriburuan, "kalitatezkoak eta irisgarriak", doakoak hainbat, eta inklusiboak. Asmoa da ondorengo asteak "kulturaz, planez, ilusioz, dibertsioz eta heziketa ekitaldiz beterik" egotea. Besteak beste, Bilbok Olentzeroren eta Mari Domingiren Kalejira (abenduaren 23an) eta Erregeen Desfilea (urtarrilaren 5ean) berreskuratuko ditu.
Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak nabarmendu duenez, "Olentzero eta Mari Domingi betiko formatuan itzuliko dira, Kalejira ederrarekin, eta Errege Magoak ere Desfile dotorean etorriko dira". Bilboko Gabonetako une nagusiak dira, umeek gehien maite dituztenak.
Hala, azaldu duenez, abenduaren 23ko eta urtarrilaren 5eko arratsaldeetan, Olentzero, Mari Domingi, Errege Magoak eta hirien guztien gorteak Bilboko kaleetatik ibiliko dira, beste behin.
Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira lehenengo. Abenduaren 23an, 18:00etan, Galtzagorriekin batera, familiak agurtuko dituzte Carlton Hoteletik, eta Kalejirari ekingo diote, Arriaga Plazarantz. Bertan izango da amaiera, musika ikuskizun batekin. Gauean, Arriaga Antzokian izango dira, eta 24an, goizean, Olentzerok eta Mari Domingik umeei harrera egingo diete.
Errege Magoak, aldiz, urtarrilaren 5ean helduko dira Bilbora. Desfilea izango dute, eta bertan karroza asko izango dira, argiz, musikaz eta kolorez betetakoak. Kale Nagusia zeharkatuko dute, Udaletxeraino; bertan jasoko dituzte umeen visita, Olentzerok eta Mari Domingik ere egingo dutenez.
Argiak, hilaren 30ean
Azaroaren 30ean, 20:00etan, Gabonetako argiak piztuko dituzte. Astebete atzeratu dute piztea, eta argiak abenduaren 1etik urtarrilaren 8ra arte izango dira piztuta, egunero, 18:00etatik 22:00etara arte.
Izotz ekologikoko pista eta txirrista Areatzako eta Erripa Kaietara bueltatuko dira, ostegun honetatik (azaroaren 24tik) urtarrilaren 5era arte. Sarrerak salgai daude dagoeneko, online nahiz hemen, eta instalazioko leihatiletan, berriz, bihartik aurrera. Izotz pistaren kasuan, 3,5 euro izango da prezioa irristatzen emandako 30 minutuko (patinak barne), eta 2,5 euro kide anitzeko familientzat; aldiz, txirristan, 2,5 euro izango da pertsonako, eta hiru aldiz jaitsi ahal izango dira erreietan behera. Instalazio horietarako aurreikusitako ordutegia hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era; eskola jarduerako egunetan, ordutegia arratsaldez baino ez da izango, 16:00etatik 20:30era.
Erripa Kaian, halaber, Txikigunea jarriko dute, 12 urtera arteko umeentzako hainbat jarduerarekin. 450 metro koadroko karpa bat, izango da, eta bi eremu izango ditu: Ganbara eta Gabonetako Ametsen Faktoria.
Gabonetako Azoka, Erripa Kaian, abenduaren 2an irekiko dute, urtarrilaren 5era arte; berritasun gisa, etxola bat Bilboko Balioen Agiria eta Garapen Jasangarriko Helburuak ezagutzera emateko baliatuko dute. 12:30etik 21:30era izango da zabalik, abenduaren 12, 13, 14,15, 19 eta 20an izan ezik, 17:30etik 21:30era izango baita zabalik egun horietan.
Eskaintza komertziala osatzeko, Gabonetako Merkatuaren aurrean, Areatzako kaian, Arbaso artisau-elkarteak kudeatzen duen Gabonetako Artisautza Azoka, Gabonart, jarriko du martxan abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean.
Ekitaldi gehiago
Gainera, honako hauek izango dira: arteak zuzenean, literatura, musika, Euskal Folklorea, antzerkia, bakarrizketak, magia, clowna, eta kalejirak eta bertsoak zenbait plazatan eta auzotan. Gainera, eliza batzuetan, azaroaren 25etik urtarrilaren 4ra bitartean, musika izango da. Bilboko beste puntu batzuetara ere iritsiko da musika; esate baterako, Musika-Musica Jaialdiak musika klasikoko zikloa aurkeztuko du, abenduaren 13an, 14an eta 15ean, 19:00etan, Azkuna Zentroan.
Xehetasun guztiak hemen dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.