IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Saretzen Demografia, "Bai bakarrik da bai" legea eta protestak Txinan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Saretzen albiste nagusia
Saretzen albiste nagusia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Saretzen Demografia: EITB Mediako eta Tokikomeko hedabideek elkarlanean demografiari buruzko ikerketa bat argitaratu dute. Hego Euskal Herria osatzen duten lau lurraldeetako biztanleria ia-ia etengabe hazi da urtez urte 2001etik 2021era. Zehatzago, 20 urtean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako populazioa % 8,3 handitu da.

- "Bai bakarrik da bai" legea: Auzitegi Gorenak "bai bakarrik da bai" legea kasu jakin bati —"Arandina kasua"— nola aplikatu zaion aztertuko du gaur, eta horren inguruko iritzia emango du.

- Protestak Txinan: Txinan gertatzen ari diren ezohiko protestak lurralde osora zabaldu dira, eta Gobernua segurtasuna biderkatuz ari da haiek itotzeko ahaleginean. ''Zero covid" politikaren aurka altxatu dira milaka lagun, Tiananmengo erreboltetatik izan diren protestarik handienetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X