Hego Euskal Herriak % 8,3 handitu du bere biztanleria azken bi hamarkadetan
Hego Euskal Herria osatzen duten lau lurraldeetako biztanleria ia-ia etengabe hazi da urtez urte 2001etik 2021era. Zehatzago, 20 urtean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako populazioa % 8,3 handitu da. Hala ere, hazkundea ez da jarraia izan, 2012 eta 2016. urteen arteko aldian, goranzko joera eten, eta behera egin baitzuen biztanle kopuruak; 2020-2021. urte arteko epean ere, gurean bizi zen jendearen zenbatekoak behera egin zuen.
Joera hori, baina, ezberdina izan da lurraldez lurralde; izan ere, Nafarroa eta Araba izan dira biztanle gehien hartu dituztenak, % 19 eta % 16, hurrenez hurren. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, hazkundea motelagoa izan da, % 2 eta % 7koa, hain zuzen ere.
Gora-egitea orokorra izan den arren Hego Euskal Herri osoan, eskualdez eskualde zein udalerriz udalerri, aldiz, joerak askotarikoak izan dira. Hala, Araban, Gorbeialdea izan da portzentajeei dagokienez gehien hazi den eskualdea (% 33,45), Lautada biztanle gehien batu dituen eskualdea izan arren. Bizkaian, Plentzia-Mungia eskualdea % 29,07 hazi da, Lea-Artibaik eta Bilbo Handiak auzokideak galdu dituzten bitartean, % 0,82 eta % 1,69, hurrenez hurren. Gipuzkoan, Urola Kosta izan da gehien hazi den eskualdea, tokiko biztanleria % 15,94 handituta, eta Nafarroan, berriz, Iruñerriak pilatu du gizon-emakume gehien, % 28,54ko hazkundearekin. Lurralde horretan, bestalde, biztanleriaren galera handiak bizi izan dituzte azken bi hamarkadetan Pirinioetan eta Zangozerrian, % 24,27 eta % 5,21, hurrenez hurren.
Baina, zerk eragin du hazkunde hori? 2000ko lehenengo hamarkadan, jaiotzak heriotzak baino gehiago ziren Hego Euskal Herrian, hala ere, bien arteko aldea ezberdina izan da urtez urte eta lurraldez lurralde. Hala, Bizkaian, azken 20 urteetan, beti heriotzak jaiotzak baino gehiago izan diren bitartean, gainontzeko lurraldeetan joera hori beranduxeago heldu da: Araban, 2018an; Gipuzkoan, 2013an; eta Nafarroan, 2017an. Urte horiez geroztik, jaiotzen eta heriotzen arteko balantzea negatiboa izan da gure lurraldeetan; tokiko biztanle gero eta gutxiago egon da gurean 2010etik. Beraz, bilakaera beheranzkoa izan bada, zerk eragin du hazkunde demografikoa azken hamarkadan?
Heriotzen eta jaiotzen arteko balantzea gorabeheratsua izan da Hego Euskal Herrian 2010era arte, baina betiere goranzko joerarekin; ordutik, aldiz, balantzeak behera egin du etengabe 2020ra arte, 2021ean koska bat gora egin baitzuen. Hala ere, orokorrean, gurean bizi den gizon-emakume kopuruan ez da aldapa hori horrenbeste nabaritu. Zergatik? Bada, migrazio-fluxuengatik.
Kanpotik gurera etorritakoak, hazkundearen bultzatzaile
Migrazioak bi motatakoak izan daitezke: barne- edo kanpo-migrazioak; hau da, fluxuak joatekoak (emigrazioa) edo etortzekoak (immigrazioa) dira. Ohikoa da nork bere udalerria atzean utzi eta beste lekuren batera joatea, eta, horrek, eragin bizia izan du Hego Euskal Herriko biztanleriaren bilakaeran.
Orokorrean, kanpotik etorritako pertsona gehiago izan da beti Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, baina, hainbat fenomeno direla medio, bi inflexio puntu atzeman daitezke guztietan, Gipuzkoan izan ezik, bertan, immigrazioak emigrazioak baino ugariagoak izan baitira azken bi hamarkadetan. Halere, Araban, Bizkaian eta Nafarroan urte bat nabarmentzen da: 2012. Urte horretan, bilakaera irauli egiten da, immigrazioak behera egiten du, eta, kasu batzuetan, emigrazioak gora, saldoa negatiboan utzita.
Atzerriko immigrazioaren kasuan, hazkunderako bi kolpe nabari dira lau lurraldeetan: 2001-2007 artekoa eta 2015-2019 artekoa. Kontrara, beherakada nabarmenak daude tarteko urteetan: 2008-2012 eta 2020-2021 aldietan. Lehenengo inflexio puntua krisi ekonomiko globalak eragin zuen, bigarrenaren eragile nagusia covid-19aren pandemia izan zen bitartean.
Aldiz, Espainiako Estatutik etorritakoen kasuan, joera gorabeheratsuagoa da, eta, orokorrean, hazkundea etengabea da 2011ra arte, 2007ko kolpea nabarmenduta; desazkundea atzerritarren kasuan baino beranduxeago gertatu zen, 2011n, eta, 2013tik aurrera, gora eta behera ibili da, 2016an nabarmen gora egin ondoren. 2020an ere, covid-19ak eraginda, beherakada izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.