Nola aldatu da Gipuzkoa 20 urtean?
Gipuzkoak % 7 handitu du bere populazioa 2001etik 2021era. Hau da, orain 20 urte baino 46.453 gizon-emakume gehiago bizi dira lurralde horretan gaur egun. Hala, Hego Euskal Herriko bigarren lurralderik populatuena da, Nafarroaren aurretik eta Bizkaiaren atzetik.
Bilakaera orokorrarekin batera, tokiko eskualde guztiek pilatu dituzte auzokide gehiago urtez urte. Hala ere, lurralde horretan bi fenomeno hauteman daitezke: 2000ko lehenengo hamarkadako "ihesaldia" Debabarrenan eta Debagoienan, biztanleria galdu zutenak urtez urte 2005 eta 2006. urteetara arte; eta bigarren desazkunde gogorra, bat-batekoa, 2021ean Debabarrenan, Debagoienan, Donostialdean, Goierrin eta, hein txikiago batean, Tolosaldean. Kontrako aldean, Urola Kostaldeak beti irabazi ditu auzokideak, batez ere 2009an, 1.089 biztanle berri irabazi zituenean.
Herriz herri, Debabarrenan, Eibar eta Soraluze udalerriek galdu dituzte biztanle gehien, Debagoienan, Arrasate izan da galera gehien pairatu duen herria eta, Goierrin, Legazpi eta Zumarraga izan dira bi hamarkadotan auzokideak galdu dituzten udalerri bakarrak.
Gazte gehiago, baina zaharrak nagusi
Hego Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan bezala, Gipuzkoako biztanleriaren batez besteko adinak gora egin du etengabe azken 20 urteetan. Hala, 60 urtetik gorakoen kopurua % 40 areagotu da, 20 eta 59 urte artekoena % 8,5 murriztu den bitartean. Aldiz, gazteenen kasuan, 20 urtez azpiko neska-mutilen zenbatekoak % 15 egin du gora.
Kontuak horrela, duela bi hamarkada gizon-emakume nagusienak biztanleria osoaren % 24 ziren bitartean, 2021ean, populazioaren % 31 izan ziren. Halere, iaz, gazteenek koska bat egin zuten gora (% 1,2), eta tartekoak ia % 60 izatetik % 50,8 izatera igaro ziren.
Herriei dagokienez, 2001ean, Anoeta, Altzo eta Berrobi ziren biztanleriarik gazteena zutenak, % 20aren bueltan; 20 urte beranduago, aldiz, Alkizak, Baliarrainek eta Altzagak zituzten gazte gehien, % 30 inguru. Beste aldean, duela 20 urte, Mutiloak, Orendainek eta Olaberriak zuten populaziorik zaharkituena, % 35-40 inguru; 2021ean, berriz, Leintz-Gatzagak, Zerainek eta Hernialdek zuten auzokide-talde zaharrena.
Heriotzak jaiotzak baino gehiago 2013tik aurrera
2000ko hamarkadan, Gipuzkoak belaunaldi-jarraipena bermatzeko behar besteko jaiotzak izan zituen; hau da, hildako pertsona baino ume gehiago jaiotzen ziren. Aldiz, 2013an, kopuruak parekatu egin ziren, eta, ordutik, heriotzak gehiago dira.
Eskualde guztietan gertatzen den joera da hori, baina, batzuetan edo besteetan, sorpassoa lehenago edo beranduago ailegatu zen. Hala, esaterako, Debabarrenan ia 20 urteetan heriotzak gehiago izan diren arren (2005, 2006, 2009, 2010 eta 2021ean izan ezik), Tolosaldean eta Urola Kostaldean joera irauli egin zen 2017an eta 2019an, hurrenez hurren.
Migrazio-fluxuei dagokienez, Gipuzkoa osoan, migratutako pertsonak baino immigrante gehiago egon da ia beti bi hamarkada hauetan. Hala ere, nabarmentzekoa da Bidasoa Beherako joera; izan ere, 2001-2004 aldian, migratzaile gehiago izan ziren bitartean, 2005etik aurrera, bi migratzaile motak parekatu egin ziren, gurera etorritakoak atzerrira joandakoak baino apur bat gehiago izanda.
Eta, herriz herri? Zelakoa izan da bilakaera? Logikoa denez, udalerri handiek hartu dituzte kanpotik etorritako gizon-emakume gehien, hau da, Donostia, Irun eta Errenteria izan dira harrera-gune handienak, baina baita pertsona gehien "esportatu" dituztenak ere. Hala eta guztiz ere, portzentajeei erreparatuta, azkenengo urtean, Baliarrain, Beizama, Leaburu eta Belauntza izan dira kanpotik etorritako auzokide gehien hartu dituztenak, atzerritarrak eta udalerri horretatik kanpokoak kontutan hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.