Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?
Isurketa gutxiko guneak zehazteko epeak aurrera darrai eta, momentuz, euskal udalerrietan ez daude erabakita. Dena dela, erabiltzaile asko hasiak dira ibilgailuetarako eranskailuak eskuratzen.
Urte amaierarako, gune horiek zehaztuta beharko dute 50.000 biztanletik gorako hirietan. Hego Euskal Herriko zazpi hiriren kasuan gertatzen da hori, eta hasi dira, pixkanaka, lanean.
Hala, Irunen eta Getxoren kasuan, hainbat kale eta plaza nagusi oinezkoentzat egiten hasi dira, eta 30 km/h-ko guneak ezarriko dituzte. Kasuotan, gauzatu beharreko epeak eta prozesuak jakinarazi dizkiete herritarrei, baina oraindik ez dute gunerik zehaztu.
Barakaldon, Bilbon eta Donostian, berriz, hainbat azterlan egiten ari dira, hurrengoak kontuan hartuta: hirian mugitu ohi diren ibilgailuen azterketa, ordutegiak, emisioak eta matrikulak kontrolatzeko erabil ditzaketen teknologiak, kamerak, esate baterako.
Gasteizek dagoeneko mahai gainean jarri ditu emisiorik gabeko eremu bilakatu litezkeenak; Alde Zaharra eta erdialdetik gertu dagoen zabalgunearen zati bat. Gainera, matrikulak atzemateko kameren lizitazioan eta herritarren parte hartze prozesuan lanean hasiak dira jada.
Gauzak horrela, Iruñea da dena martxan duen hiri bakarra: Alde Zaharrera egoiliarrak eta baimendutako ibilgailuak bakarrik sar daitezke, egun. Neurria ezarri zutenetik, % 40 baino gehiago murriztu dira eremu horretako kale nagusietako isurketak. Bestalde, hiri osoan zehar sentsoreak instalatzea da asmoa, bertako ezaugarriekin bat etorriko den isurketa gutxiko gune bat diseinatu ahal izateko.
Ingurumen bereizgarriak
Oraindik asko dago definitzeke, baina dagoeneko badakigu zeintzuk diren erabili beharko ditugun pegatina edo etiketak, eta jende ugari hurbildu da azken asteotan Correosen bulegoetara, horiek eskuratzera.
Ingurumenarekiko errespetua duten ibilgailuak azkar identifikatzeko etiketa da DGT Ingurumen Bereizgarri deritzona. Haizetakoan itsatsi beharko da, eskuineko behealdean. Borondatezkoa bada ere, komeni da izatea, urtea amaitu aurretik zehaztuta egon beharko baitira emisio urriko eremuak.
Lau bereizgarri mota daude, kutsatzeko gaitasunaren arabera:
0 etiketa
Zero igorpenen adierazle da, urdin kolorekoa, eta hurrengoei dagokie:
- Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB).
- Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE).
- Ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak (IEHE), gutxienez 40 kilometroko autonomiarekin.
- Erregai piladun ibilgailuak.
Eco etiketa
Berdea eta urdina da, eta kasu hauetan erabili beharko litzateke:
- Ibilgailu hibrido entxufagarriak, 40 kilometro baino gutxiagoko autonomia dutenak.
- Entxufatu ezin diren ibilgailu hibridoak (HEV).
- Gas natural bidezko ibilgailuak.
- Gas natural (GNC eta GNL) edo petrolio gas likidotu (GLP) bidezko ibilgailuak.
C etiketa
Gasolina edo diesel bidezko ibilgailuetara dago bideratuta bereizgarri berde hau. Salbuespenez bakarrik sar daitezke horiek isurketarik gabeko guneetara.
- Gasolina bidezko turismoak eta furgoneta arinak, 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.
- Diesel bidezko turismoak eta furgoneta arinak, 2014tik aurrera matrikulatuak.
- 8 eserleku baino gehiagoko ibilgailuak eta ibilgailu astunak, gasolina edo diesel bidezkoak, 2014tik aurrera matrikulatuak.
- Gasolinako ibilgailuek Euro 4, 5 eta 6 arauak bete behar dituzte; diesel bidezkoek, berriz, Euro 6 araua.
B etiketa
Kasu honetan ere, gasolina edo diesela duten ibilgailuek erabili beharko dute eranskailu hau, horia oraingoan. Emisiorik gabeko guneetara sarrera debekatuta izan dezakete.
- Gasolina bidezko turismoak eta furgoneta arinak, 2000ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.
- Diesel turismoak eta furgoneta arinak, 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.
- 8 eserleku baino gehiagoko ibilgailuak eta ibilgailu astunak, gasolina edo diesel bidezkoak, 2005etik aurrera matrikulatuak
- Gasolinako ibilgailuek Euro 3 araua bete behar dute; diesel bidezkoek, berriz, Euro 4 eta 5 arauak.
Azken bi horien kasuan, bata edo bestea erabili behar izango da, ibilgailuaren matrikulazio dataren arabera.
Gainerako ibilgailuek, % 50 kutsatzaileena suposatzen dutenek alegia, ez dute inolako bereizgarririk jasotzeko eskubiderik izango, ibilgailu garbi gisa etiketatzeko baldintzak betetzen ez dituzten aldetik.
Nola eta non eskuratu
Etiketa bereizgarriak 5 euroko kostua du. Ingurumen bereizgarri bat izateko eskubidea duzula egiaztatu ondoren, hurrengo kanalen bidez eskura daiteke:
- Tailerren Espainiako Konfederazioaren (CETRAA) eta baimendutako beste tailer sareen sarea
- Kudeatzaile Administratiboak
- Automozio Ikasketen Institutua (IDEAUTO)
- Floten kasuan, txapak Ganvam elkartearen bitartez lor ditzakezu
Zure interesekoa izan daiteke
Blusa eta nesken kalejiraren ibilbidea moldatzea proposatu du Gasteizko Udalak, segurtasun arrazoiengatik
Andre Mari Zuriaren plazan hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularra jarri du mahai gainean Udalak. Orain, kuadrillek hilabeteko epea dute proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko.
Adituek ongi ikusten dute 16 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzea
Psikologo eta pedagogoentzat erreferentziazko adin bat izatea onuragarria da, nahiz eta argi duten ez dela erraza izango debekua betetzea. Kalean, berriz, denetariko iritziak daude, baina askorentzat debekuak ez du arazoa konponduko.
Iraungitako txertoa jaso zuten 23 pertsonari txerto hexabalentea jarri diete berriro
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, iraungitako txerto hexabalentea 29 pertsona gehiagori jarri ote zitzaien ikertzen ari dira, baina erregistroan egindako akatsak izan daitezkeela aurreratu du. Dena den, txertoen intzidentzia "bideratuta" dagoela eta orain gertaturikoa argitzea falta dela adierazi du.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Obanosen, horietako bat larri zaurituta, etxebizitza batean izandako leherketa batean
Lehen hipotesien arabera, hiru atxilotuak leherketa eragin duen osagairen bat manipulatzen ari ziren.
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialen zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.
Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider eten da eta
Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko.
38 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean.
Auto-ilarak Bilbon, hainbat ibilgailuk istripua izan baitute Zorrotza parean
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta ondorioz erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute sanblasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.