IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Donostialdeko ESIa, N1eko eta A15eko bidesariak eta bilera Bizkaiko Metalgintzan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
orain-default-image

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Donostialdeko ESIa: Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek bilera egingo dute gaur protestekin jarraitu ala ez erabakitzeko. Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUen buruak jakinarazi du Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek ez dutela egingo elkarretaratzerik gaur, izan ere, asteon Osasun Sailarekin izandako batzarrean "aurrerapausoak" sumatu dituzte.

- N1eko eta A15eko bidesariak, martxan: Gauerditik hasi dira salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunak kanona ordaintzen Gipuzkoa lurraldeko A-15 eta N-1 errepideetan erabiltzeagatik.

- Bilera Bizkaiko Metalgintzan: Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta patronala berriz bilduko dira astelehen honetan. Joan den astean, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin bilerak abiatu zituzte, gatazka bideratu asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X