koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona hil dira covid-19aren ondorioz EAEn, duela astebete baino bat gutxiago

2023ko urtarrilaren 23tik 29ra arteko astean, behera egin dute adierazle guztiek, ZIUn ospitaleratutako pertsonen kopuruak izan ezik. Hala, 14 egunetan metatutako intzidentzia 24,03 kasukoa da 100.000 biztanleko; zifrarik txikiena, 2021eko urriaren erdialdetik.
Jendea Bilbon. Argazkia: EITB Media
Jendea Bilbon. Argazkia: EITB Media

Azken aste honetan, 2023ko urtarrilaren 23tik 29ra artekoan, lau pertsona hil dira Euskadin covid-19ak jota, aurreko astean baino bat gutxiago alegia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera. Era berean, murriztu egin da plantan ospitaleratutako pertsonen kopurua; bost gutxiago dira orain, 71 zenbatuta. ZIUak, berriz, berdin mantentzen dira, oraingoan ere zazpi gaixo baitaude horietan.

Bilakaera epidemiologikoari dagokionez, aldekoa da. Izan ere, 14 egunetan metatutako intzidentzia 24,03 kasukoa da 100.000 biztanleko, azken estatistika buletinean adierazitako 34,6 kasuen parean. Hala, zifrarik txikiena litzateke 2021eko urriaren erdialdetik.

Azken astean 254 positibo zenbatu dituzte, aurrekoan baino 19 gutxiago. 60 urtetik gorako biztanleen artean, berriz, 151 kasu antzeman dituzte azken egunetan, duela astebete baino 24 gutxiago. Biztanleria sektore horretan, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak behera egin du aurreko asteko 73tik 49,2ra.

Lurraldeka, Arabak du intzidentziarik baxuena 18,47 kasuekin; Gipuzkoak gero, 18,78 kasurekin; eta Bizkaiak azkenik, 27,97 kasu zenbatu dituelarik. Beraz, kasu orotan jaitsi da intzidentzia aurreko estatistika buletinarekiko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X