ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jipoia eman diote kartzelan, Barañaingo 8 urteko neskatila bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizonari

Espetxe-iturrietatik berri agentziei baieztatu diotenez, "istilu bat izan zen atzo, goizeko lehen orduan, Iruñeko espetxeko presoen artean", baina ez dute datu gehiago eman.
orain-default-image

Asteburu honetan jipoia eman diote kartzelan, Barañaingo 8 urteko neskatila bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizonari, eta Iruñeko ospitalera eraman behar izan dute kolpeen ondorioz.

Hala jaso dute Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariek gaur, nahiz eta iturri ofizialek berri agentziei jakinarazi dieten datu bakarra "istilu bat izan zela, goizeko lehen orduan, Iruñeko espetxeko presoen artean" izan.

Abuztuan egin zion gizonak erasoa umeari baina herriz aldatu zen eta orain arte ezin izan du Polizioak topatu. Atxilotu ondoren, kartzelara bidaltzea erabaki zuen epaileak.  Delituaren larritasunagatik eta ihes egiteko arrisku handia zegoelako ere bai, ez baitu ez lanik ezta familiarik ere inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X