GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske utzi dute Basaurin aldamio batetik erorita hil zen gizonaren heriotzarekin lotuta atxilotutako langilea

Obratan dagoen eraikin bateko bizilagun bat, 63 urteko gizonezkoa, aldamiotik erorita hil zen. Antza, aurrez eztabaida bat izan zuen langileetako batekin.
Ezbeharra izan zen lekua, Basaurin
Ezbeharra izan zen lekua, Basaurin. Argazkia: EITB Media

Gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Basauriko eraikin batean izandako heriotzarekin lotuta. 63 urteko gizon bat hil zen, aldamio batetik erorita. Gaua polizia-etxean igaro ondoren, goizean aske utzi dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Jacinto Benavente kalean izan zen ezbeharra, 09:45 inguruan, obratan dagoen eraikin batean. Hildakoa eraikin horretako bizilaguna zen, eta, antza, aurretik ere aldamiora igotakoa zen. Langileetako batekin eztabaida izan ondoren erori omen zen, eta bertan hil zen.

Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.

 

Albiste gehiago gizartea

gure zirkua abadia saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abadia Saria jaso du Gure Zirkuak

Gure Zirkuak aurtengo Abadia Saria jaso du gaur arratsaldean, Arrateko gainean (Eibar) egindako ekitaldian, komunitate oso bati “elkarrekin euskaraz bizi eta sentitzeko plaza berritzailea” eskaintzeagatik.  Eider Mendoza diputatu nagusiaren eskutik jaso dute Abadia Sariaren oroigarria –Iñigo Aristegui Telloren Zazpi Petaloak eskultura– Gure Zirkuko kideek. 

Beskoitze Ikastola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Beskoitzek ikastola berria izango du 2026-2027 ikasturtean

Egun dauden prefabrikatuetatik gertu, lursail bat erosi du Beskoitzeko Udalak eta bertako zati bat ikastolarentzat izango da. Herri Urratsen lortutako diruari esker eta Euskal Herri osotik iritsitako elkartasunari esker, Seaskak milioi bat euroko inbertsioa egingo du. Irailean lanak hasiko dira, eta hurrengo ikasturtean hasiko lirateke Beskoitze aldeko 50 haur inguru baldintza duinetan euskaraz ikasten.

Gehiago kargatu