EAEko Lanbide Heziketako plan berriak enplegu osoa du helburu, DUAL ereduaren bitartez
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana aurkeztu du, beste urrats bat emateko eta ikasle guztiak DUAL sistemara eramateko helburuarekin, enpresekin lankidetzan.
Ikasturte honetan, 46.671 ikasle ari dira LHn trebatzen. Ia heren batek DUAL ereduan ikasten du, enpresekin lankidetza estuan eta, horrela, haien enplegagarritasuna handituz. Eusko Jaurlaritzaren helburua da datorren urtean erdia izatea, eta 2025-26 ikasturtean % 70era iristea.
Horretarako, Lanbide Heziketarekin lan egiten duten enpresak iazko ikasturtearen bikoitza baino gehiago dira.
Eredu hori enplegagarritasunaren gakoetako bat da. Gaur egun, batez beste, % 85ekoa da.
Sailburuaren hitzetan, "euskal Lanbide Heziketa aurrera doa erabateko enplegagarritasunerantz, eta VI. Planak horretan sakonduko du, apustu irmoa eginaz pertsonen ezagueraren, sorkuntzaren eta talentuaren alde, bilatzen dugun teknologia-bilakaerarako oinarri gisa. Aurrera egitea, sistema adimendunen gizarte jasangarria bilaka gaitezen eta Lanbide Heziketari dagokionez nazioartean erreferentzia izaten jarraitzea da helburua".
Plan berriaren erronkak
EAEko Lanbide Heziketaren helburu nagusia etorkizun hurbilean enplegu osoa lortzea da. Horretarako, 2025-26 ikasturtetik aurrera ikasle guztiak DUAL ereduan trebatuko dira. Gainera, 2028-29 ikasturterako, ikasle kopurua 55.000ra igotzea dute helburu.
Era berean, EAEko LHk euskarazko irakaskuntzan aurrera egin nahi du Jaurlaritzak. Ikasturte honetan, erdia B edo D ereduan egiten da, eta datorren ikasturterako % 60 izango da, kalkuluen arabera.
Jaurlaritzaren arabera, plan berriak egungo lanpostu askoren eraldaketari erantzun nahi dio, baita sortuko diren lanpostu berriei ere, eta, beraz, zentroetako eraldaketa digitalari heltzen dio.
Emakumeak Lanbide Heziketan
Oraindik ez da erabateko berdintasunik lortu eremu horretan. Emakumeak LHko ikasleen herena dira, eta gehien-gehienak zientzian aritzen dira; zehazkiago, osasunean. Industriara bideratutako prestakuntzan % 12 baino ez dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.