Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, etxebizitza batean elkarri arma zuriz eraso egin ondoren

Bien arteko borroka 07:25 inguruan hasi da Bilboko Prim kaleko etxebizitza batean. Iristean, udaltzainek bi lagun topatu dituzte atarian, odoletan, eta atxilotuta eraman dituzte ospitalera.

Bi lagun atxilotu dituzte larunbat honetan Bilbon, etxebizitza batean izandako borroka batean elkarri arma zuriz eraso egin ostean. Ospitalera eraman behar izan dituzte biak ala biak, zituzten zauriengatik. 

Udal iturriek Europa Press agentziari berri eman diotenez, gertakaria 07:25 inguruan hasi da Bizkaiko hiriburuko Prim kaleko etxebizitza batean

Norbaitzuk borrokan ari zirela abisua jaso bezain laster bertaratu dira udaltzaingoak eta iritsi direnen bi lagun topatu dituzte odoletan, eraikinaren kanpoaldean. 

Lekukoek azaldu dutenez, etxebizitza barruan hasi dira borrokan eta kalean jarraitu dute. Udaltzainek ikusi ahal izan duten bideo batean bi gizonetako bat ageri zen, labana eskuan. 

Zaurituetako batek ebakiak zituen aurpegian, eskuan eta besoan, eta besteak burua zuen odoletan. Biak ere atxilotu gisa eraman dituzte erietxera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X