MATRIKULAZIO DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12.106 haur aurrematrikulatu dituzte EAEko bi urteko geletan, iaz baino % 4,1 gehiago

Hezkuntza sailburuak emandako behin-behineko matrikulazio datuen arabera, iaz baino 482 gehiago dira.
Haur Hezkuntzako ikasleak ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE
Haur Hezkuntzako ikasleak ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE

Ostiralean amaitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2023-2024 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea, eta Hezkuntza sailburuak behin-behineko datuak jakinarazi ditu gaur. Guztira, 12.106 ikaslek eman dute izena bi urteko geletan sartzeko. Horrela, jaiotze tasa jaitsi arren, iaz baino 482 ikasle gehiago aurrematrikulatu dira, % 4,14 gehiago.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, igoera txiki horren arrazoia covid-19a izan daiteke. Iaz, pandemiak bultzatuta, guraso askok haurra ikastetxera ez eramatea erabaki zutela adierazi du.

Matrikulazioari lotutako egutegiarekin jarraituz, martxoaren 28an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da. Apirilaren 20an, esleitutako plazen zerrendak argitaratuko dira, eta maiatzaren 22ra arteko epea egongo da behin betiko zerrendei errekurtsoak jartzeko.

Steilas sindikatuak salatu duenez, ikastetxe pribatuen gaineskaintza dago. Hala ere, sailburuaren arabera, itunpeko ikastetxeek ezingo dute aurreko urtean baino gela itundu gehiago izan. Aitzitik, ikastetxe publikoek ez daukate matrikulazio mugarik.

20230228140418_bildarratz_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X