Sexu-erasoagatik jarritako zigor bat sei hilabete murriztu dute Nafarroan, "bai bakarrik da bai" legearekin
Adin txikiko neska bati modu jarraian egindako sexu-erasoengatik gizonezko bati ezarritako espetxe-zigorra sei hilabete murriztea —14 urte eta hiru hilabetetik 13 urte eta bederatzi hilabetera— erabaki du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, "bai bakarrik da bai" legearekin.
Akusatuak bere zigorra berrikustea eskatu zuen Nafarroako Lurralde Auzitegian, eta erakunde horrek ez zuen ontzat eman eskaria. Ondoren, helegitea jarri zuen kondenaren berrikuspena ukatzearen aurka Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, eta horrek bai, zigorra berrikusi eta murriztea erabaki du, lege berria baliatuta.
Ebazpenaren alde bozkatu dute Joaquin Galve Sauras aipatu Auzitegiko presidenteak eta Francisco Javier Fernandez Urzainqui magistratuak. Aldiz, Esther Erice Martinez magistratuak aurka bozkatu du. Azken horrek zigorra bere horretan mantentzearen alde egin du, Fiskaltzak bezala.
2017an ezarri zioten akusatuari 14 urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra, 16 urteko neska bati modu jarraian sexu-erasoak egiteagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak