Genero indarkeriagatiko salaketak % 44,3 igo dira Nafarroan
2022an % 44,3 igo da Nafarroan genero indarkeriagatiko salaketa kopurua aurreko urtearen alderatuta; izan ere, 2.352 salaketa izan dira 2022an eta 1.630, berriz, 2021ean, Genero Indarkeriaren Espainiako Behatokiak gaur goizean zabaldutako informazioaren arabera.
10.000 emakumeko genero indarkeriaren biktima direnen tasa % 70,1ekoa da Nafarroan, Espainiako Estatuko batez bestekoaren (% 72,1 )azpitik.
2022an biktimen babeserako eta segurtasunerako 414 agindu eman ziren Nafarroako epaitegietan (355 agindu 2021ean), eta horietatik 297 onartu ziren.
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko epaitegiak 372 pertsona epaitu zituen (289 pertsona 2021ean, % 28,7 gehiago), eta horietatik 359 kondenatu zituen, % 96,5.
Iruñeko 5. Zigor Auzitegiak 430 gizon epaitu zituen (332 2021ean, % 29,5 gehiago) genero indarkeria delituengatik eta horietatik 372 zigortu zituen. 2021ean zigortutako gizonak 283 izan ziren.
Nafarroako Probintzia Auzitegian 8 epai eman ziren lehen instantzian eta 5 kasutan kondena epaiak izan ziren. Halaber, 14 apelazio aztertu zituen: 11 kasutan epaia berretsi egin zen, bitan ezeztatu eta beste kasu batean baliogabetu.
Halaber, 8 adin txikiko epaitu eta zigortu zituzten 2022an genero indarkeriagatiko delituengatik. Aurreko urtean adingabe bakarra epaitu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.