Confebask
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk pandemiaren aurretik baino % 0,4 enpresa gutxiagorekin itxi du otsaila, eta % 1,4 autonomo gutxiagorekin

Confebaskek helarazitako datuen arabera, otsailean 57.632 enpresa izan dira, urtarrilean baino 177 gehiago eta 2020ko otsailean baino 1.259 gutxiago. Autonomoei dagokienez, datuak ez dira oso positiboak, % 1,4ko jaitsierarekin.
Industriala izan da otsailean gehien hazi den sektoreetako bat. Artxiboko irudia.
Industriala izan da otsailean gehien hazi den sektoreetako bat. Artxiboko irudia.

Euskadik 57.632 enpresarekin itxi du aurtengo otsaila, urtarrilean baino 177 gehiago eta pandemiaren aurreko urtea baino 1.259 gutxiago, Euskal Enpresarien KonfederakuntzaK (Confebask) jakinarazi duenez. Autonomoei dagokienez, enpresa-erakundeak zehaztu du pandemia aurretik baino 2.400 gutxiago daudela oraindik, nahiz eta kopuru orokorrak gora egin.

Confebaskek 2023ko otsailean bildutako enpresa-datuak helarazi ditu. Datuak argiak dira: enpresen kopuruak gora egiten jarraitzen du, baina pandemiaren aurreko datuetatik urrun.

Zehazki, 57.632 dira otsailean Gizarte Segurantzan izena eman duten euskal enpresak, urtarrilean baino 177 gehiago. 2020ko datuekin alderatuz gero, 208 enpresa gutxiago egongo lirateke oraindik, horrek % 0,4ko jaitsiera ekarriko luke.

Sektoreak kontuan hartuz, eraikuntza eta zerbitzuen sektoreak izan dira hazi egin direnak; aldiz, industria sektorearena jaitsi. Hala ere, datu positiboak ere badira. Izan ere, pandemian galdutako enpresen % 40 berreskuratu dira.

Autonomoak, maldan behera

Confebaskek bildutako datuek Euskadiko autonomoen egoera ere zehaztu dute, eta horiek ere ez dira bereziki pozgarriak. Guztira, 24 autonomo gehiago izan dira aurtengo otsailean, 167.845 guztira, pandemiaren aurreko urteetan baino 2.400 gutxiago. Datu horiek % 1,4ko beherakada ekarri dute.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X