Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilarak sortu dira N-1ean, Andoain parean eta Donostiako noranzkoan, sei autoren arteko istripu baten ondorioz

Zorionez, ez da inor zauritu. Ibilgailuak bide bazterrera erretiratu badituzte ere, bost kilometroko pilaketak sortu dira.
Donostiako noranzkoan daude ilarak.
Donostiako noranzkoan daude ilarak. Argazkia: EITB Media

Sei autok ezbeharra izan dute gaur N-1 errepidean, Andoain parean eta Donostiako noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

08:30ean izan da istripua, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Ez da inor zauritu. Istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratzeko garabiak behar izan dira eta, hala, errei bat itxi dute

Bost kilometroko ilarak sortu dira Donostiako noranzkoan. 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu