Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uda giroa espero da asteazkenerako, termometroek 25 ºC-ko langa gaindituko baitute

Hego haizea sartuko da gaur, eta bihar zakartu egingo da, tenperatura maximoak igoarazita. Bilbon 28 ºC-ak harrapa daitezke, iragarpenaren arabera. Eguzkia nagusi izango da, gainera.
Hondartzako giroa izango datozen egunetan.
Hondartzako giroa izango datozen egunetan. Argazkia: EFE

Udaberria hasi berri dugun honetan, hurrengo urtaroan ohikoagoa dugun beroa izango dugu datozen egunetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta EITBko Meteorologia zerbitzuak iragarri dutenez. Gaur hasiko dira termometroak igotzen, eta bihar, asteazkenarekin, harrapatuko dute goia: Bilbon, adibidez, 28 ºC-raino igoko direla aurreikusi dute. 

Gaur igarriko dugu aldaketa, tenperaturak gorako bidea hartuko baitu. Hegoaldeko haizea nagusituko da, eta horrek, eguzkiaren laguntzarekin, ekarriko du termometroen gorakada. Dena dela, goizean giro freskoa izan dugu —8-9 ºC Bilbon eta Donostian— eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan hotza egin du —2 ºC izango dituzte Gasteizen, eta 5 ºC, Iruñean—. Tenperatura maximoek, baina, gora egingo dute, eta 21 eta 23 ºC artean errendituko dira beroenak. 

Bihar, beste koska bat egingo dute gora termometroek, eta hainbat lekutan 25 ºC-ak ere gaindituko dira. Izan ere, hego haizea zakartu eta bolada gogorrak izango dira haizeguneetan, batez ere ekialdean. Kostaldean, udaberriko giro epela izango da, 25 ºC-ko maximoekin. Bilbon eta barnealdean, aldiz, balio horretatik gora egongo dira termometroak, eta 28 ºC-ko langara ere irits daitezke termometroak. Bitxia bada ere, Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean ez du horrenbesteko beroa egingo, eta 24 graduren bueltan egongo dira maximoak. 

Hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso sute arriskuagatik

Etzirako, ostegunerako, gaurko giroa aurreikusi du joerak. Hots, hego haizea apalduko denez, maximoak apur bat jaitsiko dira, eta 20-23 ºC-koak izango dira beroenak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Euskararen aitortza eta baliabideak eskatu dituzte Baionako Euskal Museoaren aurrean

Baionako Museoan ikusgai den Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum primitiae" euskaraz inprimatutako lehen liburua, Parisera itzuliko dute bi hilabete pasatuta. Bere lekua hemen dagoela aldarrikatzearekin batera, euskararentzat aitortza eta baliabideak eskatu dituzte gaur Euskalgintzaren Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak. Halaber, abenduaren 27an Bilbon izango den euskararen aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin dute.

GRAFCAV6558. PLENTZIA (BIZKAIA), 17/11/2025.-Imagen del instituto Uribe Kosta en Plentzia (Bizkaia) donde la profesora que ha denunciado haber sufrido acoso por parte de alumnos de ese centro que el pasado 31 de octubre se concentraron ante su vivienda está muy afectada por la situación y se encuentra de baja médica, según han informado a EFE personas trabajadoras del centro. EFE/Iratxe Rodríguez
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Plentzian jazarpena salatu duen irakaslearen kasua dela eta, protokoloak aktibatu berri ditu Hezkuntza Sailak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Politiketako sailburuordeak adierazi duenez, orain arte ikastetxeak berak kudeatu ditu irakasleak aurreko urteetan ere  salatutako jazarpen egoerak. Azken gertakarietan ustez inplikatuta dauden ikasleak 12 eta 13 urte bitartekoak direla baieztatu du, eta, beraz, hartu beharreko neurriek "heziketa mailakoak" izan behar dutela. EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Hezkuntza Sailari, "hartu beharreko mekanismoek" huts egin ote duten jakiteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X