Albiste dira
Legearen aurkako atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bikote bat atxilotu dute Bilbon, prostituzioa egiten den etxe batean emakume bat atxikitzea egotzita

Astearte goizean emakumea etxetik ateratzen saiatu zen janaria erosteko asmoz, baina ezin izan zen irten, atea giltzaz itxita baitzegoen.
Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB

Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean atxilotu dituzte gizon eta emakume bat, legearen aurkako atxiloketa-delitua leporatuta. Biak prostituzioa egiten den etxe bateko arduradunak ziren, eta biktima bere borondatez kontra bertan egotera behartu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, emakume gazte batek jakitera eman die udaltzainei bikoteak bere borondatez kontra atxiki zuela prostituzioa egiten den etxe batean.

Biktimak agenteei adierazi zienez, joan den astelehenean adostu zuen etxean lan egiteko gela bat alokatzea eta irabaziak bertan bizi ziren pertsonekin partekatzea.

Baimendutako zerbitzu batzuk egin zituenean, astearte goizean emakumea etxetik ateratzen saiatu zen janaria erosteko asmoz, baina ezin izan zen irten, atea giltzaz itxita baitzegoen. Irteten uzteko behin eta berriz eskatu eta bikoteak ukatu ondoren, emakumeak adierazi zien Poliziari deitu ziola.

Egoera horren aurrean, emakumeak amore eman zezan eginahalak egin zituen bikoteak, Udaltzaingoarekin arazoak saihestu aldera. Agenteak iritsi zirenean, salatzailea etxetik atera ahal izan zen, eta gertatutakoaren berri eman zien.

Segituan udaltzainek Ertzaintzari gertaeraren berri eman zioten, ertzainak egin ziren eginbideen kargu eta etxearen bi arduradunak atxilotu zituzten legearen aurkako atxiloketa delitua leporatuta. Gaur goizean atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X