ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sergio Murillo, Bilboko eraso matxistaz: "Asaldatuta bizi behar ditugu horrelako gertakariak"

Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak azpimarratu du eraso horien aurrean ez dagoela beste sentipenik, "oso larria delako". "Sexu desberdinkeriaren aurpegirik latzena" dela onartu ostean, oraindik bide asko dagoela egiteko nabarmendu du: "Denok egin behar dugu indarkeria matxistaren aurka".
Sergio Murillo Bizkaiko Aldundiko gizarte ekintzako foru diputatua Euskadi Irratian
Sergio Murillo Bizkaiko Aldundiko gizarte ekintzako foru diputatua Euskadi Irratian

Sergio Murillo Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak azpimarratu duenez, gizarteak "asaldatuta" bizi behar ditu eraso matxistak, "oso larria delako, gure bizikideak erailtzen ari direlako batzuek uste dutelako gizonak izateagatik bakarrik gainetik daudela".

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, atzo 58 urteko gizon batek 63 urteko emakume bati Bilbon egindako eraso matxista izan du hizpide. Bikotekide ohiak jipoitu eta su eman zion.

Eraso "larria" salatu ostean, Gizarte Ekintzako diputatuak esan du orain garrantzitsuena biktima sendatzea dela.

"Sexu desberdinkeriaren aurpegirik latzena" dela adierazi du, eta oraindik bide asko dagoela egiteko horrelako gertaera bakar bat ere gerta ez dadin: "Denok egin behar dugu indarkeria matxistaren aurka".

Bizkaiko Foru Aldundiak berriki Bilbon adinekoen egoitza bat itxi eta Ortuellako beste bati isuna jarri dio hainbat arau hauste egiteagatik. Murilloren esanetan, gainbegiratze horietan ezin dira malguak izan eta ezin da onartu hautemandako akatsak ez birbideratzea.

Bestalde, Murillok iragarri du EtxeTIC zentro berriak zabalduko dituztela Mungian, Zallan eta Basaurin datozen sei hilabeteetan, eta aste honetan adostu dutela Markina-Xemeinen beste bat irekitzea. Etxean ematen diren zainketei laguntzeko doako zerbitzua da EtxeTIC.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X