Zein da Hego Euskal Herriko immigranteen profil nagusia?
Atzerritik etorritako immigrazioaren fenomenoak 2000ko lehenengo urteetan egin zuen eztanda gurean, urtetik urterako % 10etik gorako hazkundearekin. Garai haietan, Amerikatik etorritako gizon-emakumeak ziren Hego Euskal Herrira etortzen hasi zirenak batez ere; berton bizi ziren atzerritarren ia % 50 ziren amerikarrak. Xabier Aierdi soziologoak azaltzen duenez, bertoko gabezia bati aurre egiteko, lan-sektore zehatz batzutako hutsuneak betetzeko, migratzen zuten, hala nola zaintza lanetan eta etxebizitzetan aritzeko, hain zuzen.
Aierdik dioenez, aldaketa oso sakonak egon dira urteotan guztiotan gure inguruko familietan: ?Txikitu egin dira, eta, ondorioz, zaintza-lanak bete ezinean gelditu dira?. Horrela, gabezia horri eta behar horiei aurre egiteko, Hego Amerikatik biztanleria etortzen hasi zen gurera gehienbat, bereziki Ekuadorretik eta Kolonbiatik. Horiez gainera, Europatik ere jendea etorri zen asmo berarekin, baina baita bestelako hainbat sektoretan aritzeko ere, industrian, adibidez. ?Esaterako, Errumaniatik etorri izan den jendea sektore horretan sartu da, eta oso ikusgarria da errealitate hori Ordizian?, azpimarratu du soziologoak.
Mende berriko lehenengo hamarkadan gurean erroldatutako atzerriko gizon-emakumeen arteko aldea parekatuta egon zen, baina, apurka-apurka, urteek aurrera egin ahala gero eta emakume migratzaile gehiago etortzen hasi zen Hego Euskal Herrira, eta INE Espainiako Estatistika Institutuaren 2022ko urtarrilaren 1eko errolda jarraituaren datuen arabera, atzerritarren % 51,9 da emakumezkoa orain gurean, 20 urte lehenago % 48,4 zen bitartean.
Hala ere, jatorriaren arabera, generoaren arteko arrakala nabarmenagoa da. Ameriketakoak kenduta, gainontzeko jatorrietako profil nagusia gizonezkoa izan da bi hamarkadotan, Afrikakoak eta Asiakoak batez ere; hala ere, 2002tik 2021era kopuruak berdintzera jo dute, gizonezkoak oraindik ere nagusi diren arren jatorri horien artean. Aitzitik, Europan, gizonen eta emakumeen kopurua ia-ia pareko ibili da beti, 2000 hasieran lehenengoak nagusi ziren arren.
Metodologia
Informazio hau egiteko, EITBk eta Tokikomek Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako (INE) udal-erroldei buruzko datu demografikoak bildu, prozesatu eta aztertu dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datu guztiak deskargatu dira, eskualdeka eta udalerrika banatuta, 2002tik 2021era; azken urte hori erakundeak 2022ko urtarrilaren 1ean argitaratutako erroldei buruzko datuei dagokiena izan da.
Immigrantearen jatorria zehazteko, INEk pertsona horien jaioterriak jasotzen ditu, herrialde bakoitzeko komunitate handietan multzokatuta. Hala ere, kasu batzuetan ezin izan da identifikatu jaiotzaren leku zehatza, eta, beraz, jatorrizko kontinentearekin batera katalogatu dira ?Besteak? atala zehaztuta.
Datuak antolatu ondoren, immigrazioaren joerak eta bilakaerak identifikatzeko aztertu dira, bai nazio-mailan, bai toki-mailan. Prozesu horretan, hainbat bistaratze egin dira balizko istorioak aurkitzeko. Gainera, ikuspegi osoagoa lortze aldera, elkarrizketak egin dira askotariko adituekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.