UDABERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurean erein eta hazitako landareak, udaberrian gehien saltzen direnak

Hasi dira Euskal Herriko leiho eta balkoiak kolorez apaintzen. Sasoi honetan, landareek protagonismo berezia hartzen dute. Udaberrian saltzen diren landareak, baina, non ekoitzitakoak dira? Aduna Gardeneko Loli Seinengana eta Lorezaintza Zentroen Espainiako Elkartera jo dugu.
Loli Sein, Aduna Garden, udaberria, landeak, haztegiak
18:00 - 20:00
Loli Sein, Aduna Garden: ''Garaiko landareak gure haztegian ekoizten ditugu''

Euskal Herriko etxeko leiho, balkoi eta baserrietako atariak lorez apaintzen hasi dira udaberria iristearekin batera. Landare haztegietan saltzen diren landare gehien-gehienak gurean ekoitzitakoak dira, baina atzerritik ere asko ekartzen dira garai honetan. Landare bakoitzaren ezaugarrien araberakoa da hori.

Lorezaintza Zentroen Espainiako Elkarteak emandako datuen arabera, udaberrian saltzen diren kanporako landareen % 80 Espainiako Estatuan hazitakoak dira. Badira berotasun handia behar izaten dutenak, eta horiek kanpotik ekartzen dira, Herbehereetatik, Italiatik eta Espainiatik (Alacantetik, Kataluniatik edo Almeriatik, kasu).

Nondik datoz EAEn saltzen diren landareak? Nondik datoz EAEn saltzen diren landareak?

 

Martxoan, apirilean eta maiatzean saltzen da landare gehien. Aipatutako iturriak azaldu duenez, Hego Euskal Herrian pertsonako 36 euro gastatzen dira urtean; Europan, berriz, 40-45 inguru. Horien hitzetan, azken urteetan hazi egin da gazteen artean landareen salmenta, batik bat 25-30 urteko gazteen artean (% 18 gehiago).

 

Zenbat gastatzen dugu landareak erosten? Zenbat gastatzen dugu landareak erosten?

Loli Sein Aduna Gardeneko arduradunaren esanetan, ahal duten heinean hemen hazitako landarea saltzen saiatzen dira. Badituzte, ordea, Alacantetik, Kataluniatik edota Herbehereetatik ekartzen dituztenak. Gehien saltzen diren landareak, berriz, loradunak dira: geranioak, alegriak, petuniak…

Landareren bat erosi nahi dituztenentzako aholkuak eman ditu Seinek.

aduna garden, udaberria, loli sein, landareak, loreak
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X