Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkoreka: "Ez zegoen modurik bermatzeko Osasunaren autobusaren segurtasuna"

Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azalpenak eman ditu atzo Athletic eta Osasuna taldeen Kopako partidaren atarian gertatutakoari buruz. Argitu duenez, jendetza zegoen, eta Athleticen autobusak erasoak jaso ostean, talde gorritxoarekin gauza bera ez gertatzeko beste bide batetik eraman zuten.
Erkoreka, elkarrizketaren une batean.
Erkoreka, elkarrizketaren une batean. EITB Media

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azalpenak eman ditu gaur, Athletic-Osasuna Kopako partidaren biharamunean, talde gorritxoaren autobusarekin gertatutakoari buruz. Osasuna berandu heldu zen San Mames estadiora, eta partida 10 minutu atzeratu behar izan zuten, Ertzaintzak "ordu erdi baino gehiago atxikita" izan zuelako.

Erkorekak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan eskainitako elkarrizketa batean argitu duenez, San Mames inguruetan jendetza zegoen, eta hala, bi taldeen autobusak ezin izan ziren heldu aurreikusitako orduan. Gainera, zuri-gorrien autobusa babesten joan ziren Ertzaintzaren furgonetek erasoak jasan —edalontziak eta botilak jaurti zizkieten— zituztela ikusita, Osasunaren autobusaren segurtasuna bermatzeko "modurik ez" zegoela ikusi zuten Segurtasun arduradunek. Ondorioz, beste bide batetik eraman zuten ibilgailua, eta horrek eragin zuen atzerapena. Osasuneko zuzendaritzari ere azalpen bertsuak emango dizkiola erantsi du Erkorekak. 

Beste hainbat gai ere hartu ditu hizpide Jaurlaritzako lehen lehendakariorde ere badenak. Badira bi hilabete Segurtasun Sailak gau giroan arma zurien erabilera kontrolatzeko neurri bereziak iragarri zituela, eta ordutik izandako bilakaeraz galdetuta, "orain erabilera apalagoa delakoan" dagoela erantzun du Erkorekak. "Kuriosoa da, baina lehen bi asteetan asko atzeman genituen, baina momentu batetik aurrera ez dut esango desagertu zirenik, baina gutxiago agertzen direla bai". Dena den, azpimarratu du "gehiago itxaron" behar dela eta "denbora epe luzeagoa" behar dela neurrien balorazioa egiteko. 

Azkenik, lan gatazketan Ertzaintzak egindako esku hartzeak hartu ditu ahotan. Izan ere, sindikatuek salatu dute bortizkeriaz jardun dutela agenteek langileen kontra. Erkorekaren esanetan, esku hartzeak egiteko modua "araututa" dago, eta Ertzaintzak "irizpide aurreratu eta modernoak" darabiltza. "Kasuren batean betetzen ez dela? Ba salaketa aurkeztu eta epaileak ikusiko du", esan du. Hain justu, horrekin lotuta, datua eman du Segurtasun sailburuak: azken 10 urteotan aurkeztutako salaketen % 1,4k bakarrik amaitu dute kondena batekin. "Ez dut esan nahi % 1 hori ez dela zuzendu behar, eta lan egin beharko da, baina kasu gehienetan auzia artxibatzea edo absolbitzea erabaki dute epaitegiek", gaineratu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X