Errepideetako egoera normaltasunera itzuli da, goizean ilara luzeak izan ostean, batez ere Kantabriako mugan
Aste Santuko oporren irteera operazioaren bigarren egun honetan, nabarmenak izan dira ibilgailuen joan-etorriek errepideetan eragindako trabak. Ilara luzeak, 15 bat kilometrokoak, sortu dira goizean A-8an, Bizkaian eta Kantabriako noranzkoan, Barakaldotik Kantabriako mugara arte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Eguerditik aurrera, ilarak gutxitzen joan dira, eta 15:30 aldera, trafikoa normaltasunera itzuli da Kantabriako mugan.
AP-8an, baina Gipuzkoako zatian, ilarak izan dira, 7 kilometroko artekoak, Zarauzko eta Biriatuko bidesarietan, Ipar Euskal Herrira bidean. Eguerditik aurrera normaltasunera itzultzen hasi da trafikoa.
Gainera, goizean goizetik AP-1ak eta A-1ak bat egiten duten gunean —Armiñon parean—, pilaketak sortu dira. 1-2 kilometrokoak izan dira goiz guztian Burgoseko noranzkoan.
Zirkulazio handia dago, halaber, AP-68an, Zaragozarantz, eta A-15ean, Iruñerako bidean.
08:30etik 16:00etara espero dira joan-etorri gehien. 200 ertzain inguru daude zaintza lanetan eta trafikoa kontrolatzen, zirkulazioa arintze aldera. Gainera, berrikuntza gisa, Jaurlaritzak garabi-zerbitzu hitzartua jarriko du Uriosten (Ortuella, Bizkaia) eta Kantabriako noranzkoan, 09:00etatik 20:00etara.
Istripuei dagokienez, lau pertsona —bi heldu eta bi adingabe— zauritu dira euren autoa bidetik irtenda AP-68an, Erriberabeitin (Araban) eta Bilboko noranzkoan. 07:30ean izan da istripua.
Trafiko Zuzendaritzak aurten eta batez beste 522.000 joan-etorri espero ditu EAEtik ateratzeko, eta beste hainbeste irteteko. Iaz baino apur bat gehiago da hori.
Itzuliak trafikoan izango duen eragina
Irteera operazioari Euskal Herriko Itzuliak errepideetan izango duen eragina batu beharko zaio. Izan ere, 4. etapa Santurtzin hasi eta bukatuko da gaur, eta ondorioz, hainbat unetan, A-8ko irteera batzuk itxita egongo dira. Hauek dira aurreikusitako traba nagusiak, 13:00etatik aurrera:
BI-3651 errepidean, Kastrexana eta Sodupe artean, 13:15 aldera auto-ilara batzuk sor litezke, eta BI-636 errepideko (Cadaguako korridorea) irteeretan izan dezakete eragina.
Eraginik handienak 15:45etik aurrera espero dira, une horretan lasterketa Muskizen sartuko da, eta BI-734 errepidean barrena Carreras eta Nocedaletik igaroko da Santurtzi, Zierbena, Arena hondartza eta Pobeña aldera; handik BI-734 errepidera itzuliko da Muskizera, eta BI-2701 errepidea berriro hartuta, Zugaztietara igoko da, eta handik Trapagaranera, BI-3755 errepidetik jaitsi, hortik Portugaleterantz jo, eta Santurtzin amaitzeko. Hala, A-8 autobidean hainbat tarte itxiko dira:
130. irteera. Santurtzi-Ortuella, Donostiako noranzkoan
15:15 eta 16:45 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa Santurtzira irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Bilbo-Donostia noranzkoko zirkulazioa.
138. irteera. El Haya-Cobaron, Kantabriarako noranzkoan
15:30 eta 17:00ak bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa El Haya-Cobaron aldera irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Kantabriarako noranzkoko zirkulazioa.
127A. eta 127B. irteera. Portugalete-Sestao eta Ortuella-Trapagaran, Kantabriarako noranzkoan.
16:15 eta 17:30 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa aipatutako erreietatik irtetea eragozteko, eta libre egongo da Santurtzi erdialdekoa. Zirkulazioaren hirugarren eten hori Metropoli Hegoaldeko Saihesbideko mezu aldakorren paneletan jakinaraziko da.
Aldi berean, zirkulazioa etengo da eta arautuko da leku hauetan:
N-644 errepidetik Santurtzirako irteera, 15:30 eta 16:15 bitartean.
A-8 136. irteera Arena, Pobeña eta Muskiz aldera, 15:45 eta 16:30 bitartean.
A-8, 127. irteera Portugalete, Sestao, Ortuella eta Trapagaran aldera Bilborako noranzkoan, 16:30 eta 17:15 bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Goiz gorabeheratsua A-8an: 5 kilometrorainoko ilarak Irunen, eta auto-pilaketak Kantabriarako noranzkoan, Ezkerraldetik
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izaten ari dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.