BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, gidabaimenik gabe eta alkoholaren eraginpean gidatzeagatik

29 urteko gizonak baimendutako alkohol tasa laukoiztu du, eta lehendik gidabaimena kendua zioten.

Barakaldoko Udaltzaingoak 29 urteko gizon bat atxilotu du goizaldean, gidabaimenik gabe eta alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, Udalak gaur goizean jakinarazi duenez. Baimendutako alkohol tasa laukoiztu du, eta lehendik gidabaimena kendua zioten. 

Udaltzainak gidariari jarraika hasi ziren, maniobrak ez seinaleztatzeagatik eta modu desegokian gidatzeagatik. Ondoren, ibilgailua aparkatzerakoan beste auto bat arin kolpatu zuen.

Egindako alkoholemia proban, botatako aire litroko 0,96 miligramoko tasa eman zuen, 0,25 miligramokoa da onartutako muga, eta atxilotu egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X