Atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, urruntze-agindua urratuta, emakume bat jazarri eta mehatxatzeagatik

68 urteko gizona emakumearekin gurutzatu zen, eta iraintzen hasi zitzaion. Udalaren arabera, igandean, apirilaren 16an, atxilotu zuten, eta atzo goizean eraman zuten epailearen aurrera.

68 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, urruntze-agindua urratuta, emakume bat jazarri, iraindu eta mehatxatzea egotzita.

Gasteizko Udalaren arabera, joan den igandean, apirilaren 16an, atxilotu zuten, Legutioko atea kalean. Atxilotua atzo goizean geratu zen epailearen esku.

Gizona emakumearekin gurutzatu zen kalean, eta harengana hurbiltzeko debekua urratuta, jazarri egin zion, irainka eta mehatxuka.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X