Udalerri euskaldunetan euskararen ezagutza hazi egin bada ere, behera egin du arnasguneetan
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen egoerari buruz egindako azken Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, euskararen ezagutzak gora egin du udalerri euskaldunetan, baina beheranzko joera "nabarmena" da arnasguneetan. Hots, 16 urtetik gorako biztanleen % 76 euskaldunak dira, eta herritarren % 8, euskaldun hartzaileak —euskara ulertzeko gai dira, baina ez daukate hitz egiteko adinako ezagutzarik—. Erdaldunak —euskara ulertzen ez dutenak—, berriz, % 15 dira.
Udalerri euskaldunetako datuak xehetu eta horiei dagokien txostena egin du UEMAk, eta euskararen ezagutza, transmisioa, erabilera eta euskararekiko jarrerak aztertu eta emaitzak eta gako nagusiak bilduz. Udalerriz udalerriko daturik ez du biltzen inkestak, baina ikerketaren garrantzia ikusita, udalerri euskaldunetako datuak lortzeko eredu bat adostu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin.
Transmisioari dagokionez, berriz, lehen hizkuntza euskara dute udalerri euskaldunetako herritar gehienek —% 63—, eta elebidunak (% 8) gehituta, hamarretik zazpi dira etxean euskara jasotzen dutenak. Aitzitik, zenbateko horrek % 11 egin du behera azken 30 urteotan.
Erabilera orokorra kontuan hartuta, udalerri euskaldunetako herritarren % 58k darabil euskara egunerokoan, % 13k erdaraz adina egiten du euskaraz, eta % 30en hizkuntza nagusia erdara da.
Azkenik, euskararekiko jarrera aztertuta, euskara sustatzearen aldekoak dira udalerri euskaldunetako biztanle gehienak (zazpitik sei), eta % 2k baino ez du aurkako jarrera. Hamarretik bederatzik euskarazko hezkuntza babesten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen aitortza eta baliabideak eskatu dituzte Baionako Euskal Museoaren aurrean
Baionako Museoan ikusgai den Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum primitiae" euskaraz inprimatutako lehen liburua, Parisera itzuliko dute bi hilabete pasatuta. Bere lekua hemen dagoela aldarrikatzearekin batera, euskararentzat aitortza eta baliabideak eskatu dituzte gaur Euskalgintzaren Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak. Halaber, abenduaren 27an Bilbon izango den euskararen aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin dute.
Terapiako txakurrek "segurtasuna eta konfiantza" ematen diete sexu-abusuak jasan dituzten adingabeei
Hamar urte dira Bizkaian sexu-abusuen biktima izan diren adingabeek txakurrekin terapia egiteko aukera daukatela. Urtetik urtera, gainera, emaitza hobeak ematen dituela diote adituek. Hala, Euskadin lehen aldiz, epaile batek baimendu du biktima adingabe batek txakur horietako bat alboan zuela deklaratu ahal izatea.
Gizon bat atxilotu dute Angelun bikotekide ohia hiltzen saiatzeagatik
Atxilotuak igandean harrapatu zituen bere ibilgailuarekin emakumea eta haren anaia. Biktimak Baionako ospitalera eraman zituzten.
Ertzaintzak protokoloa bete zuen ikertzeko eskatu du Xuhar Pazosen defentsak
Halaber, lekuko gehiago deitzea galdegin du defentsak, 2024ko otsailean Tolosan izandako gertakarietan gertatutakoa behar bezala argitu dadin.
Plentzian jazarpena salatu duen irakaslearen kasua dela eta, protokoloak aktibatu berri ditu Hezkuntza Sailak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Politiketako sailburuordeak adierazi duenez, orain arte ikastetxeak berak kudeatu ditu irakasleak aurreko urteetan ere salatutako jazarpen egoerak. Azken gertakarietan ustez inplikatuta dauden ikasleak 12 eta 13 urte bitartekoak direla baieztatu du, eta, beraz, hartu beharreko neurriek "heziketa mailakoak" izan behar dutela. EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Hezkuntza Sailari, "hartu beharreko mekanismoek" huts egin ote duten jakiteko.
Gidari bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda
Eguna bereziki zaila izaten ari da EAEko errepideetan, euria eta hainbat lekutan izandako istripuak direla eta.
Indarkeria matxista eta hori eusten duten sareak salatuko ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean
Elkarte feministak ari dira emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguneko mobilizazioak prestatzen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan 19:00etan eta Baionan 18:30ean.
Askabide klinikako gerenteak salatu du presioa etengabea zela: "Errezoak erabiltzen dituzte, astakeriak esateko"
Fiskaltzaren arabera, abortatzera joandako andreak eta klinikako langileak jazartzen zituzten, protesten bidez. Akusatuek, berriz, defendatu dute adierazpen askatasunaren barruan kokatzen direla euren ekintzak.
Uribe Kostako ikasleek babesa eman diote jazarpena jasan duen irakasleari, eta ikasketa-bidaiaren betoari irtenbidea emateko eskatu dute
Uribe Kosta institutuko DBHko 4. mailako ikasleek elkarretaratzea egin dute, ikasketa-bidaia bertan behera uztearen aurka protesta egiteko. Izan ere, ikastetxeak eskolaz kanpoko jarduera guztiak bertan behera utzi ditu, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean salatu duten irakasle baten aurkako etengabeko jazarpenagatik.
Naroa Iturri, Askabide Klinika: "Epaiketara iristea garaipen bat da guretzat"
Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunetako batek adierazi duenez, beraiek nahi dutena da beren kliniken inguruan segurtasun perimetro bat legez ezartzea, lasai lan egin ahal izan dezaten.