Espetxera bidali dute bart Iruñean emakume bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona
Espetxera bidali dute Iruñeko Udaltzaingoak bart Buztintxuri auzoko lorategi batzuetan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta atxilotutako gizona.
Sexu-erasoa 22:30 aldera gertatu zen trenbidetik oso gertu, Trenbide eta Victor Eusa kaleen artean.
Herritar batzuk izan ziren Poliziari gertakariaren berri eman ziotenak eta biktimarekin geratu zirenak agenteak agertu arte. Poliziako kideak bertaratutakoan, biktima artatu eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Sexu erasoen kontrako protokoloa aktibatu eta abokatu zein psikologo banaren laguntza eskaini zitzaion emakumeari. Etxean da une honetan biktima.
Erasotzailea aurkitu eta komisaldegira eraman zuten, epailearen esku utzi arte eta epailearen aurretik igaro ostean, espetxera bidali dute.
Ez da inguru horretan azkenaldian gertatu den eraso bakarra, izan ere, martxoaren 18an beste bat gertatu zen, eta apirilaren 1ean atxilotu zuten erasoaren ustezko egilea.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda