Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia bihar iluntzerako enbatarengatik

Abisua 20:00etatik gauerdira egongo da aktibatuta, kostaldean. 60-80 km/h-ko haize boladak aurreikusten dira.
Zurriola hondartza galerna
Enbata Zurriola hondartzan, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du enbata arriskuagatik biharko, asteazkena, kostalde osoan.

Euskalmetek azaldu duenez, enbata 20:00etan hasiko da, eta mendebaldetik ekialdera hedatuko da, kostalde osoan zehar. Abisua gauerdira arte egongo da aktibatuta.

Haizeak bat-batean eta zakar egingo du mendebaldera edo ipar-mendebaldera. Horrek 60-80 km/h-ko haize boladak eragingo ditu.

Biharko 30 ºC-tik gorako maximoak daude iragarrita kostaldean (32 ºC-koak Donostian, adibidez), eta baliteke tenperatura ordubetean 10 eta 15 gradu artean jaistea.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu