INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 urteko zigorra ezarri diote neska lagunari Donostiako etxebizitza batean sexu erasoa egin zion gizonari

Edozein kasutan, ez dute kartzelan sartuko. Aitzitik, ezingo da biktimarengana hurbildu 13 urtean eta zaintzapean aske egon beharko du 10 urtez.

Gipuzkoako Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako Altza auzoko etxebizitza batean neska lagunari bi aldiz sexu erasoa egin zion gizonari. Halaber, iraindu egin zuen eta tratu txarrak eman zizkion. Epaitutako gertaerak 2020ko urrian gertatu ziren.

Hasieran, Fiskaltzak 15 urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuarentzat, baina gizonak gertatutakoa aitortu ondoren, bere eskaria murriztu du. Zehazki, aintzat hartu du egindakoaz damutu izana, mozkor egotea eta eragindako kaltea ordaindu izana. Azken horri lotuta, 3.000 euroko kalte ordaina eman dio emakumeari.

Ez dute kartzelan sartuko, baina ezingo da biktimarengana hurbildu 13 urtean eta zaintzapean aske egon beharko du 10 urtez.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Hirugarren Atalak gizonari espetxe zigorra etetea onartu du, baldin eta hurrengo hiru urteetan berriro deliturik egiten ez badu, ezarritako debekuak errespetatzen baditu eta genero berdintasunerako ikastaro bat egiten badu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X