Jaurlaritzak 2.246 milioi euro bideratuko ditu Unibertsitate Sistema 2026ra arte antolatzeko, % 14,5 gehiago
Gaurko Gobernu Kontseiluak euskal unibertsitate sistema 2026ra arte antolatzeko plana onartu du. 2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Planak 2.246,2 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du, aurrekoak baino % 14,5 gehiago. Eusko Jaurlaritzaren arabera, orain arte unibertsitate eremuak izan duen finantzaketarik handiena izango da.
1.642,4 milioi euro Jaurlaritzak jarriko ditu, eta 603,8 milioi, berriz, finantzaketa publiko lehiakorraren, kontratupeko diru-sarreren, nazioarteko finantzaketaren eta unibertsitateen baliabide propioen bidez iritsiko dira.
Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana euskal unibertsitate sistemaren helburuak zehazteko eta unibertsitate politika koordinatzeko tresna bat da.
Plan berriak hiru ardatz nagusi ditu: unibertsitatea eta enpresa, bikaintasunezko zientzia, eta Unibertsitatea+Euskadi Basque Country. Horiekin batera, Irakaskuntza Berritzailea eta Kalitatekoa eta Unibertsitate Komunitate Inklusiboa eta Berdintasunezkoa ardatzek osatzen dute plan berriaren egitura nagusia. Era berean, zeharkako bi ardatz ere jasotzen ditu: Digitalizazioa eta Gizarte-eragina.
Halaber, hainbat helburu zehazten ditu, besteak beste, lanbide bizitza osoan prestakuntza jasotzen ari diren ikasleen kopurua bikoiztea, gradu eta master titulazio dualen eskaintza % 50 igotzea, nazioarteko esperientziak eskaintzen dituzten gradu eta master titulazioak % 50 handitzea, ikasketa zientifiko-teknikoak aukeratzen dituzten emakumeen portzentajea % 52koa izatea eta irakasle ikertzaileak ere % 52 izatea, eta Euskal Unibertsitate Sisteman matrikulatutako nazioarteko ikasleen zenbatekoa % 15 haztea.
Onartutako dokumentuari etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaio hurrengo lau urteetan, 168 adierazleren bidez.
Hiru unibertsitatek elkarlanean 2030 Agendari lotutako graduondokoa jarriko dute abian
Gobernu Kontseiluak bere onespena eman ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak eta EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreek 2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana aurkeztu dute Lehendakaritzan.
Lehendakariak azpimarratu duenez, Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana "gobernuaren, unibertsitateen, eragileen eta gizartearen arteko ituna" da. Gaineratu duenez, elkarlana ezinbestekoa da gizarte bezala aurrera egiteko: "gizarteari helarazten diogun mezua argia da: Unibertsitateak eta administrazioak, biak batera, biak mahai berean eserita etorkizuneko erronkei aurre egiteko".
Lehendakariak bere hitzaldian iragarri duenez, hiru unibertsitateen arteko titulu bat sortu dute integrazio estrategikoari, 2030 Agendaren jarraipenari eta komunikazioari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzkoa, eta unibertsitate bakoitzak 35 plaza eskainiko ditu 2023-2024 ikasturterako. Hiru unibertsitateek batera eta koordinatuta graduondoko bat eskainiko duten lehen aldia izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.