Trafikoan ez ezik, garraio publikoan ere izango du eragina Tourrak, Zornotzatik abiatzen den egunean
2023ko uztailaren 3an, Frantziako Tourraren 3. etapa Zornotzan hasiko da. Hartara, 06:00etatik 14:00etara, zenbait kaletan zirkulazioa moztuko dute ibilgailu guztientzat, baimendutakoentzat salbu:
• Gudari kalea, Txiki Otaegi kalearekiko bidegurutzetik
• Ibaizabal, aparkalekua barne
• Nafarroa, bi aparkalekuak barne
• Azoka
• Jauregibarria
• Belatxikieta
• Bizkargi
• Enrike Renteria, 10. zenbakiko garajeen sarreraraino
Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko eta beharrezko azpiegitura prestatzeko denbora izateko, bizilagunei eskatuko zaie ibilgailu guztiak kale horietatik kentzeko, beranduenez, 2023ko uztailaren 1eko (larunbata) gaueko 22:00etarako.
Ostegunean, ekainaren 29an, Udaltzaingoak eta antolakuntzak baimendutako langileek informazioa emango diete egoiliarrei, egun horretan erabilgai egongo diren aparkaleku alternatiboei eta mozketei buruz, eta espazio publiko horren erreserba bermatuko dute.
Uztailaren 3ko 10:00etatik 13:15etara, Tourraren ibilbide osoa moztuko da.
Lemoa eta Galdakao
Zornotzak uneoro izango du sarbidea Lemoatik eta Galdakaotik, eta edozein ibilgailu sartu ahal izango da herrigunera, itxita dauden guneetara izan ezik.
Uztailaren 3an, 3.500 kilotik gorako ibilgailuei sarrera mugatuko zaie.
Garraio publikoan eragina
09:00etatik 14:00etara zerbitzu mugatua izango dute ondorengo lineek:
A-3911 Elorrio - Galdakaoko Ospitalea
A-3912 Eibar – Galdakaolp
A3514 Gernika – Bilbao
A3515 Bermeo - Bilbao
A3513 Lekeitio – Bilbao
A3523 Lekeitio – Bilbao
A3525 Gernika – UPV/EHU
Lemoatik Bilbora doazen eta Durangaldetik ez doazen linea guztiek, A3925, A3927 eta A3917 lineek, zerbitzu normala izango dute. Gudari kaleko ohiko geltokia San Pedro kalera lekualdatuko da, Vallet Poligonoaren parera.
Euskotrenek, bestalde, zerbitzua indartuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak