Gasteizko trafikoak eten handiak izango ditu uztailaren 2an, 08:30etik aurrera, Tourragatik
Frantziako Tourraren 2. etapa Gasteiztik abiatuko da, uztailaren 2an. Tropela Gasteizko kaleetatik igarotzen denez, ibilbide osoko trafikoa erabat etenda geratuko da 08:30etik aurrera, eta zenbait tokitan itxita egon daiteke aurretik, hesiak jarri ahal izateko.
Zabalik egongo dira larrialdietarako pasabideak Olagibel eta Bake kaleen arteko bidegurutzean eta Olagibel eta Herrandarren kaleen arteko bidegurutzean. Pasabide horietatik larrialdietarako ibilgailu baimenduak soilik igaro ahalko dira, Aginte Zentroari jakinarazi ondoren.
Antolatzaileen arabera, hiria ez da itxita geratuko, irten eta sartu ahalko baita, baina ohi baino denbora gehiago kostatuko da; beraz, mugitu behar dutenek lehenago egin beharko dute. Hala ere, behar-beharrezkoa ez bada, hirian zehar ez mugitzeko gomendatu dute, eta mugitzekotan, garraio publikoa erabiltzeko eta oinez edo bizikletaz joateko.
Era berean, ibilbideko ibilgailu guztiak kenduko dituzte. Ekainaren 26tik (astelehena) aurrera, eraginak izango dituzten auzo guztietan jakinaraziko da, eta ekainaren 30etik aurrera, Udaltzaingoak erretiratu egingo ditu ibilbidean dauden ibilgailuak.
Egun horietan, behin-behineko aparkalekuak jarriko dituzte, egoiliarrek zein bisitariek beren ibilgailuak utzi ahal izan ditzaten. Laster jakinaraziko dute aparkaleku horien kokapenari buruzko informazio zehatza.
Eragina aparkalekuetan
Lasarteko ateko aparkalekua uztailaren 1ean itxiko dute, 14:00etan; Mendizabalakoa, ekainaren 29an, 22:00etan; eta Mendizorrotzakoa, ekainaren 30ean. Beraz, egun horietan Mendizorrotzako Kirol Guneko igerilekuetara oinez, bizikletaz edo garraio publikoan joateko gomendatu dute.
Eragina tranbian
Uztailaren 2an Frantziako Tourraren bigarren etapak Gasteiztik egingo duen irteerak eragina izango du tranbiaren zerbitzuan. Hala, Angulema eta Antso Jakitunaren geltokien artean eta Salburua eta Nikosia artean zirkulazioa etetea aurreikusten da 08:00etatik 14:00etara. Unibertsitatetik eta Nikosiatik datozen tranbiak Angulemaraino iritsiko dira, eta handik Unibertsitaterantz eta Nikosiarantz itzuliko dira berriro. Era berean, Ibaiondo eta Abetxukotik datozen tranbiak Antso Jakitunaren geltokiraino iritsiko dira, eta handik Ibaiondora eta Abextukora itzuliko dira.
Bestalde, txirrindularien irteera ikustera hurbildu nahi duten bidaiarien kopurua handituko delakoan, tranbiak zerbitzua indartuko du martxan egongo diren gainerako tarteetan. 11:00etatik 14:00etara, Abetxukuko eta Ibaiondoko adarretan, tranbiak 10 minutuko maiztasunarekin ibiliko dira, eta Unibertsitatekoan eta Nikosiakoan, berriz, 12 minutuko maiztasuna izango dute denbora tarte berean.
Udaltzaingoaren dispositiboa
Hori guztia kontrolatzeko, 45 udaltzainez osatutako dispositibo bat prestatu dute, trafikoa etenda egongo den hiriko puntu guztietan banatuta, arrisku-egoerak saihesteko. Proba segurtasun-bermeekin egiten dela ziurtatzeko errefortzu gisa kontratatutako seinale-emaileak gehitu behar zaizkie horiei.
Udaletik, herritarren laguntza ere eskatu dute, jendeak seinalistek horretarako prestatutako puntuetan bakarrik gurutza dezan lasterketaren ibilbidea.
1.600 auto inguru igaroko dira ibilbidetik, eta, beraz, herritarrei eskatzen zaie ahalik eta erantzukizunik handiena izan dezatela proba segurtasun bermeekin egin dadin, bai txirrindularientzat, bai publikoarentzat.
Trafikoan eta garraioan eragina 2. etapako ibilbide osoan
Tourra Euskal Herritik igaroko den egunetan asko izango dira trafikoan eragingo dituen mozketa eta murrizketak. Ibilgailu pribatuan nahiz garraio publikoan zirkulatzeko orduan, kontutan izan beharko da lasterketa igaro aurretik eta ondoren itxita egongo direla, txandaka, errepide zati asko.
Frantziako Tourrak osatutako dokumentu honetan, etapaz etapako errutometroan zehaztuta dago ibilbide bakoitzak zeharkatuko dituen errepideak, moztuko diren puntuak eta bide zati horien itxiera-irekiera orduak.
Era berean, eta halabeharrez, garraio publikoko lineatan eragina izango du lasterketak, etenak, edo geraleku eta ordutegi aldaketak. Hemen kontsultatu daitezke Lurraldebusen lineatan izango diren aldaketak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.